Txirikordatzeak
Nere ibilbidean bat egiten dute euskaltasunak, ekologismoak/desazkundeak, eta jende xumeen bizi baldintzen jabetzari buruzko kezkak. Ez dakit hiruak nola bereizi – teorian izan ezik – nere bizipenetan soka batean bezala txirikordatzen baitira.
Bizipen pertsonal batzuek ez dute deus berezirik, aldi berean – edo horregatik hain zuzen – esanahi kolektiboa eramaki dute, eta pertsonalak izateagatik esanahi horiek sakonago zuztartzen dituzte gugan. (...)