Plazara-Emun: mugaz gaindiko hitzarmena euskara biziberritzeko

Iparraldean eta Hegoaldean euskara biziberritzeko indarrak batzeko hitzarmena sinatu dute Plazarak eta Emunek. Euskararen biziberritzean erreferentzia diren bi kooperatibek mugaz gaindiko hitzarmena sinatu berri dute elkarren esperientzia eta ezagutzak partekatzeko helburuarekin.
Elkarlanerako hitzarmenak epe luzerako lankidetza ikuspegia landu nahi badu ere, bi erakundeek zehaztu dituzte 2025erako lehentasunak, eta hala, dagoeneko aurreikusi dituzte aisialdian eta kirolean erakunde bakoitzak dituen praktikak elkarbanatzeko eta euskaldun kopuru txikia dagoen eremuetan euskararen erabileran eragiteko praktiken elkartrukerako beste mintegi bat. (...)

Euskaldun musulmanak

Kulturen arteko gerla bati buruz ari ote zaigu mundu hau? Agian ez! Elkarrekin, edo bederen elkarren ondoan bizitzen ahal ote gara giristinoak eta musulmanak? Uste dut baietz, ezen lehenago gertatu da bakean bizi izan zirela batzuk eta besteak, eta gainera juduak ere horiekin, Ipar Afrikan, Asian eta Europan. Etsenplutako Andaluzia aipatzen da maiz, eta bereziki Granada hiria, arrazoi osoz.
Baina zenbat euskaldunek badakite gisa berean antolatzen zirela gureganik anitzez hurbilago, Tutera hirian, Nafarroako Erriberan, Ebro ibaiaren bazterretan? (...)

EHZ: Gazteak euskal kultura bizitzera eraman

BIDEOA - Cassin lizeoko Leheneko eta Terminaleko ikasleek EHZ festibaleko laguntzaileek antolatutako tailer batean parte hartzeko parada ukan dute. Jokoen bidez, ikasleek haien euskal kultura ebaluatu dute eta haien ezagutzak indartu dituzte.
Bukaeran, EHZ festibalari buruz informazioak bildu dituzte eta hainbat ikasleri honelako ekitaldi kolektibo eta kultural batean parte hartzeko nahia sortu zaie. (...)

Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko.
Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin dezaketen guztiaren garrantzia eta azken hauen botere eraldatzailea azpimarratzen ditu Eneko Gorrik, neurri konkretuak proposatuz. (...)

Oztibarreko libertimendua plazatik mundura

BIDEOA - Oztibartarrek urteko azken libertimendua aurkeztu dute Bunuzeko plazan martxoaren 16an.
Sei neskek zirtzilen jantziak hartu eta herriko ekitaldi garrantzitsua prestatu dute Bunuztar Xoriak dantza taldearekin, musikariekin eta bertsolariekin aurkezteko. Herritar asko hurbildu dira hitzordu ezinbesteko horretan parte hartzeko. (...)