Oztibarreko ikastola eta harri biribilak

Lasterka ezker, eskuin, karta bat eskuan, haurrak hilharrien artean dabiltzaxu, batzuetan geldituz, konparatuz, ikertzaile bilakatuz… Non ote da kartako harri biribila? Agur gisa, harrietan zizelkatu bizi ikurrei irriño bat pausatu, eta beren ikerle urratsa segitzen dixie! (...)
Badu orain hiru urte proiektu hau daramagula Oztibarreko ikastolan, 10 urte artinoko ikasleekin. Abiatze horrek, memoriaren inguruko proiekturat eraman gitixi arlo desberdinak jorratuz: ipuina, geometria, marrazkia, hizkuntza, lekukotasunak, ondarea, arkeologia, artea, Eleketa erakusketa, eta Colasen liburuaren ikustea! Aurten 100 urte betetzen dituena... (...)

EUSKARA JENDEA. 4. atala: « Mugetan gaindi »

BIDEOA - Aro Modernoan egungo estatuak (Frantzia, Espainia) finkatzen hasi ziren: administrazioa, hezkuntza, hizkuntza-politikak… XVI. eta XVIII. mendeen artean egungo mugak erabaki zituzten Frantziak eta Espainiak. Euskaldunak, bada, bi erresumatan izan ziren bereiziak. Besteak beste erresuma biok ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze-prozesuan abiatu zen.
Hala ere, mugak ere hautsi zituen hizkuntzak aro honetan. Batetik, arrantzaleen eskutik, Ternuara eta Islandiara iritsi zen eta han pidginak sortu. Bestetik, euskara testu idatzietan agertu zen lehenengoz (Etxepare, Leizarraga, Axular…), erlijio testuetan batez ere. (...)