« Euskaraz ikasi nahi dugu, Murgiltze eredua ez hunki! »
Hezkuntza ministerioko ordezkariekin Herri Urrats finkatu dugu azken helburu gisa negoziaketak isteko, Herri Urrats pasaturik ere, oraino ez dakigu zenbat postu izanen ditugun heldu den sartzean. 30 postu behar ditugu aitzineko urteko eskasak estali eta heldu den sartzeko ikasle emendatzeari erantzuteko. Baina momentuz ez dugu proposamen seriosik ukan, Parisek postuak blokatzen ditu. Murgiltze esperimentazioak eskola publikoetan blokatuz, beharrezkoak ditugun postuak ukatuz, Frantses Gobernu jakobinoak euskal irakaskuntzaren kontrako politika darrai.
Igandean jende uholde batek sustengatu zituen ikastolak, herri oso batek, hautetsi guziek aho batez. Murgiltze eredua babesteko, ikastoletan eta publikoan, zor digutena lortu arte mobilizatu behar dugu. Horregatik elgarretaratzera deitzen dugu heldu den ostiralean, maiatzaren 17an arratseko 6etan. (...)

par
par
par
par
par
par
par