Frantziako Senatuak Eurokarta gelditu du
Erramun Baxok - Berrespenaren bitartez goaitatzen genuen, euskara eta beste lurralde hizkuntzak Konstituzioan sartuko zirela, ez bakarrik Frantziako ondare bezala, baina hizkuntza erabilgarri bezala eremu publiko guzietan, eskubideak eta eginbideak definituz agintarien eta erabiltzaileengan.
Eurokarta gelditu ondoren eta eskualde hauteskundei begira, Ph. Bas eskuinaldekoak eskaintzen digu ez dakit zenbatgarren lege proposamena. Aitzinamendu batzu badira, haurtzaindegiak, irakaskuntza, hedabideak, aisialdia, publizitatea. Baina beharrezkoenak falta dira, zerbitzu publikoak, ekonomiaren mundua, mugaz gaineko lankidetza…