Alternatiba Bilbon, 15 000tik goiti
Larunbatean, urriaren 24an, arratseko 20:00tan bururatu da hitzaldi hunkigarri batekin Alternatiben Herria ekimena, Euskal Herriko 5. garren Alternatiben Herria.
Alternatiben Herriaren ordezkariek azpimarratu dutenez, “ekimen guztiek izan duten parte hartzea handia izan da" eta "bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten aldeko borrokaren lehen urratsa besterik ez da izan Alternatiben Herri hau".