Enbata: Iparraldeko historia aldatu zuen mugimendua

PrintFriendly and PDF
Ellande Duny-Pétré
Ellande Duny-Pétré
Educateur. Engagé dans le mouvement abertzale depuis le Procès de Burgos. Responsable de la chronique Hegoalde dans Enbata.
D'autres articles

Euskal Herriko historia politikoaren 50 urte Enbataren azalen bidez

Nola Enbataren sortze eta ibilbideak Iparraldea aldatu dute azken 50 urteetan?

Imajina ezazu Euskal Herria 60etako hamarkada hasieran. Abertzaleek garai zailak bizi zituzten. Hegoaldean bota frankistaren pean 25 urteko bake amaigabea pairatzen zen. EAJk lanak zituen berrindartzeko,eta Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotzak ez zuen lagundu. ETAk bere lehen urratsak egin zituen, eta bide berrietatik abiatu zen.

Halako batean, ezustekoa: sugar abertzalea gutxien espero zen lekuan piztu zen, inoiz benetan errotu ez zen Iparraldean. Enbata aldizkariaren lehen alea 1960ko urrian kaleratu zen, baita izen bereko mugimendu politikoa antolatzen hasi ere. 1963ko Aberri Egunez plazaratu zen Itsasuko Kartak euskal herri batuaren subirania eskubidea aldarrikatu zuen. Iparraldean honek berebiziko zartada eragin zuen, Sabino Aranak 1895an egin zuenaren antzekoa, lehenengo aldiz esan zuenean “Euzkotarren aberria Euzkadi da”.

1960..._02AIzan ere, Enbata ez baitzen hutsetik sortu. Bere jatorrian Bidasoaz beste aldeko gure anai-arreben ideia, ekintza, eta bizitako dramak zeuden. Hainbat errefuxiatu oldek ondorioak izan zituen: karlistak, 1936ko gerrakoak, 60etako hamarkadan antolatu zen erresistentzia berrikoak… Enbatako aitzindariak hortik elikatu ziren.

Halaber, Indoxinako eta Afrikako deskolonizazioaren seme-alaba ere baziren, edota Ameriketarantz aideratu ziren azken hegazkinena, zeintzuk Ipar Euskal Herriari bere gazte jendearen zati handi bat kendu baitzieten.

Europar eraikuntzaren unea zelarik, Iparraldeko lehen aldizkaria eta mugimendu politiko abertzalea bultza zutenek ikusten zuten euskara galbidean zegoela, beren kultura turistentzako folklore bilakatzen ari zela eta bertako betiko industriak ixten zituztela. Forges du Boucau lantegia eta Hazparneko oinetako industria galdu zenean, herri guztia larriak hartu zuen, etorkizunak eskuetatik ihes egiten ziola ikusirik, erabakiak beste nonbait hartzen zirelako.

Hastapenetik, Enbatak zalantzan jartzen ditu gauzak, gogaitu egiten du, baina baita azalpenak eman ere.

Arazoa haustura gisa azaltzen du —aberri aldaketa— eta nabarmendu egiten ditu inongo erakunde propiorik ez duen herri baten alienazioa eta menpekotasuna.

Bere ikusmoldea erabat berria da: Euskal Herria periferian dagoen eskualde gisa ulertu ordez, zeina Paris edo Madrilgo zentroetatik urrun eta boteretik ezin aldenduago dagoen, Enbatak beste kontzeptu bat du gogoan: Zazpiak bat, etorkizuneko eskualde europarra, Landetako eta Gaztelako bi basamortuen arteko gune garatua.

Enbatako aitzindariek ez zuten moldatu nahi finkatuta zeuden erakunde edo joera politiko helduetara, haietan karrera egiteko —Eliza, unibertsitatea, enpresa handiak—, garai hartan indarrean zeuden ideien arrastoan. Zazpi lurraldeen egoera aztertu eta tenore eta egoera hartako euskal jendarteak zituen arazoentzako erantzunak ematen zituzten.

Euretako asko intelektual organiko gisa ikus genitzake, Antonio Gramscik ulertzen duen moduan, hots, sortu diren herriaren interesak adierazten zituzten.

Enbatak ahalegin pedagogiko handia egin zuen aldizkariaren eta formazio-kaieren bidez; batik bat esparru ekonomikoan eta nekazaritzari zegokionez inguruko errealitatea zen abiapuntua. Hainbat osagai bilduz proiektu politiko nazional bat taxutu zuten: euskal nazionalismoa eta autodeterminazio eskubidea, Europaren eraikuntza, federalismoa, autogestioa, nekazaritzako iraultza, etab.

1982-1_23Enbatak xarma zuen, jendea liluratu egiten zuen, baina baita astindu ere. Ekin egiten zien kontserbatismoari, ezarritako botereari eta jauntxoen interesei. Apezekin aliatuta zegoen burges jendearen erreakzioa, esaterako Hazparneko inguru industrialean, oso bortitza izan zen.

Botere frantsesa saiatu zen Enbata isilarazten. Prozesu judizialak, bahiketak, lapurreta susmagarriak… Cordeliers karrikako 14.ean ez zegoen une lasairik.

Voltaireren eta Jean-Paul Sartreren estatuan izanagatik, Parisek ez zituen maite euskal herritar  menperagaitz haiek, burua altxatzera ausartzen baitziren.

Pompidou presidenteak Enbata desegitea agindu zuen 1974ko urtarrilaren 30ean, “lurralde nazionalaren osotasunari eraso” egiten omen baitzion.

Hogeita hiru urte geroago, poliziako komisario batek aldizkaria izugarrizko isun bat ordainaraztera behartu zuen, urteko aurrekontua adineko kopurua, GALekin lotuta zeuden poliziengandik dirua jaso zuela leporatu ziotelako.

 

Hasieratik, Enbata -analisi, gogoeta eta eztabaidarako tresna- erreferentzia bilakatu zen Iparraldeko eragile sozial eta kulturalentzat, zein gizarte zibilarentzat. Zer dela-eta?

Enbata mugimendua eta aldizkaria gutxiengo aktibo baten gauza izan zen. Eta jakina da sarritan jendarte batek bere ertzetan egiten duela aurrera.

Mugimendu abertzalearen gorabeherak alde batera utzita, bere mende erdiko ibilbidean astekaria izan da esparru guztietan -gizarte zibilean eta kulturan barne- eratzen ari zen mugimendu baten hari, jarraipena ematen zuen lotura, batzutan arrago eta ispilu ere.

Unean-uneko irakurketa politikoa egitea zuen xede, gure borrokari zentzu bat ematea, argudioak eskaintzea, abertzaleen zerbitzurako tresna izatea.

Hainbeste urtez iraun izana, haatik diferentzia nabarmentzeko joera duen esparru batean, ez ote da  izan setaz eutsi dielako Itsasuko Kartan jaso ziren balioei?

Bere proiektu politikoa erradikala izanagatik, Enbatak badaki alferrik dela arrazoia bakarrik izatea, basamortuan deiadar egitea bezala bailitzateke. Jendea erakartzeko, argudioak eta azalpenak ematen saiatzen da; pedagogia bat eta faseak eskaintzen ditu: Euskal Herriko departamendua, autonomia, batasuna, subirania… hori guztia hasierako testuetan jaso zen: 1963ko Aberri Egunekoan, Itsasuko Kartan eta Mozio politikoan. Aurrerago, Enbatak ondorioak aterako ditu hauteskundeetako porrotak ikusirik: 80etako hamarkada hasieran bere lerroen artetik sortu zen Izan kolektiboarekin ezarri zituen egungo aldarrikapen abertzaleen oinarriak, gertuko ekintzari lehentasuna emanaz, gizarte zibilaren baitan: ekonomian, Hemen edo Herrikoaren gisako mugimenduak eta kooperatiben sorrera; departamendu baten aldeko erreibindikazioa berreskuratzea; Hegoaldeko hiriekin egindako anaieratze prozesuak; kultur-elkarteen federazioa, gure ekimenak egituratzeko eta instituzionalizatzeko; oinarritik udal mailako abertzaletasuna eratzeko kezka, etab.

Enbataren xedea iritzi aldizkari bat izatea da, eta alderdi jakin batekin lotuta ez du egon nahi, alderdiren bat hurbilago badu ere: Euskal Batasuna lehenik, Abertzaleen Batasuna gero. Baina bere ildo politikoa ez du honako edo harako komite zentralak erabakitzen. Joera abertzale desberdinetara irekita egon nahi du. 90etako hamarkadan, James E. Jacob unibertsitate-irakasle amerikarrak nabarmendu zuen Enbatak lortu zuela belaunaldi abertzale guztietako idazleak bere orrialdeetan biltzea. Orduan, esaterako, idazten zutenen artean Marc Légasse zegoen -II Mundu-Gerra aurreko figura-, baina baita Patxa mugimendu libertariotik etorri zen Txetx, aldaketa bizkorragoen aldarrikatzerat “jeune-Turc” moduan.

Duela gutxi, Manu Robles Arangiz fundazioarekin akordioa sinatuta, Alda! gehigarria argitaratzen hasi zen, eta horrela Enbatak berriro erabaki zuen bere ateak irekitzea, baina areago joan zen: abertzaletasunak, ekologiak, altermundialismoak eta Bizi! Mugimenduak elkar aditzen dute euskal proiektu politiko batean, zeina ez baita ezinbestean neutroa. Asmo kritikoa, eztabaida, esperimentazioa eta proposamenak egiteko indarra biltzen ditugu gure argitalpenean.

 Zer iritsi nahi du Enbatak bere formula berriarekin (hileroko aldizkaria, gehi web-astekaria)?

Garaiak aldatu egiten dira, eta informazio- euskarriak zein irakurtzeko ohiturak ere bai. Paperak   dagoeneko ez dauka monopoliorik, eta internet gailentzen ari da. Informazioa lortzeko belaunaldi berriek praktika berriak hartzen dituzte. Alferrik da honi beldurra izatea edo iraganean iltzatuta geratzea. Bi euskarriek, webgunekoak eta paperak, bizikide izan behar dute, eta batak bestea elikatu.

Enbatak bere helburuak lortu nahi ditu eta bere asmoa da abertzaleen zerbitzurako tresna izaten jarraitzea; beraz, iraultza teknologikoari heldu behar zaio, eta azken formula zein izango den oraingoz ez dakigu; seguruenik bilakatu egingo da.

Baina informazio meta baten azpian harrapatuta gaude, abaila izugarrian gainera datorkiguna, zurrunbilo mediatiko nahasgarri baten barruan. Gehiegizkoa denean, informazioarenak egin du. Hain zuzen, Enbatak informazioa sailkatzeko ahalegina egingo du, zentzua ematen saiatuko da, eztabaidatzen, boteretsuen maskara eta diskurtso ofizialetik haratago joaten (hauek trebeak baitira kontsumorako testu biribilak egiten).

Gure iraganean bermatuta eta gure  independentziaren eta zorroztasunaren iparra hartuta, horixe da aldizkariaren 50 urte betetzean egiten dugun apustua. Enbataren arnasa, hots garai berriak iragartzen dituen haizearen arnasa,  argiki horizonte horri buruz doa.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video