U14

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uztailak 14 (U14) kolektiboak Ezpeletan antolatutako manifestaldiak erakutsi duenez, Euskal Herriko gazteriak ez du amore ematen: berrehun gazte bildu ziren egun sinboliko horretan kultura-identitatearen defentsan, masa turismoaren eta kapitalismoaren kontra. «Independentzia», «ez gara frantsesak» oihuak entzuteak lapurtar herri ttipi famatuan, plazer ttipi bat sorrarazi ziezaiekeen batzuei... Aitortu behar dut horietarik bat naizela.
Biziki eraikitzailea da gaiaren muinari buruz eztabaidatzea, itxura edo forma eztabaida baztertzeko estakurutzat hartu gabe. (...)

1,7 milioi ahots ozen Duplomb legearen kontra!

Biharko Lurraren Elkarteak parte hartzen duen Civam sareko Iritzia - 1,7 milio ahots ozen entzun dira Duplomb legearen kontra: oihu horren muinean osasuna, ekologia, demokrazia eta janari beregaintasuna dira.
Ez da laborantzaren "kontra" doan mugimendua. Alderantziz, haren defentsarik handiena da. Hamar egun barne, milioi hiritarrez goitik Duplomb legearen kontrako petizioa izenpetu dute Frantzian; demokrazia parlamentario horren historian aurrrekaririk ez duen dinamika da. Mezua ezin argiagoa da: lege horrek ez die laborari munduko menturei erantzuten, ez eta ere gizartearen beharrei. Zaharkitua den laborantza eredu bat indartzen du, ekosistemak funditzen ditu eta desberdinatsunak emendatzen ditu. (...)

Mundua kakaztu gabe bizi

Batzuetan aktualitateak gure gizarteen eta sistema ekonomikoaren joera inplizitu eta sakonak nahiko argiki azalera ekartzen ditu, eta gordinki erakusten zenbateraino hikaturik garen erregai fosilen erabileran.
Honen erruaren zati handi bat erregai fosilen sektoreak berak du, baina ez erru guzia: hura garatu baino lehen baziren interdependentzia ukatzen zuten ikuspegiak, eta premiazkoa da ikuspegi horiei toki gehiegi hartzen ez uztea, horiek bizitza duina desagerrarazi ez dezaten. (...)

Vilain temps et résistance

L’Édito du mensuel Enbata - Clash le 6 juin à Barcelone lors de la Conférence annuelle des présidents de régions. Isabel Diaz Ayuso, présidente PP de Madrid, quitte la salle lorsque ses homologues basque et catalan s’expriment dans leurs langues respectives.
La dirigeante de droite crache son venin : « Ils veulent chaque fois rendre davantage visible un État plurinational qui n’existe pas. La Catalogne, c’est l’Espagne, cela n’a aucun sens de mettre chez soi une oreillette [pour la traduction en espagnol]». Elle dénonce l’instrumentalisation des langues co-officielles qui vise « à nous faire sentir étrangers dans notre propre maison ». L’usage de l’oreillette est « une farce séparatiste » et « une manœuvre politique ». (...)