@xik [email protected], elkartasun eta zabaltze mezua

PrintFriendly and PDF
2015eko maiatzaren 10eko www.herriurrats.eus -en esku programa!

2015eko maiatzaren 10eko www.herriurrats.eus -en esku programa!

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehen urtean, 5000 lagun bildu zituen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaur egun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.  Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Maiatzaren 10 honetan iraganen den Herri Urratsen 32. edizio honek ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

Herri Urrats elkarteak elkartasun deia luzatzen du, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko: « Atxik Ziburuko ikastola! @xik [email protected]! »

Aurtengo leloa « @xik [email protected] »… “Atxik Ikastola Bildua” (@= “at” ingelesez, @ = “abildua” euskaraz) irakurriz kausitzen da.

Gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoen aitzinean erresistentziarako mezu bat da. Nahiz eta 32 urtez diskurtsoa garatu den, eta ele ederrak entzuten ditugun, gure hizkuntzari buruz, gure hitzkuntza oraino erasotua da eta lanjeran da. Egon gaitezen beraz elgarrekin, herritarrak, ikastolak bildurik, erasoen aitzinean.

Seaskak, 10 urtez, +%60

Azken urteotan Seaskak sekulako garapena bizi du, azken 10 urteetan %60ko hazkundea izan du Seaskak herritarren bultzadarekin. Helburu bakarrarekin euskarazko irakaskuntza hedatzea eta indartzea, eskas den eremuetan eta horretarako ikastola berriak idekirik, botere publikoen oztopoen gainetik.

Ikastolekiko elkartasuna

Herri Urratsek, elkartasunerako deia zabaldu nahi du, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko : Atxik Ziburuko ikastola! @xik [email protected]!

@ ikurra, hitzjoko ugari eskaintzeaz gain, modernitate mezu bat da, gure hizkuntza lurralde osoan hedatzeko mezua. Euskara etxean, euskara eskolan, euskara bizi publikoan, hedabideetan eta teknologia berrietan, euskara herrian.

Euskararen zabaltzea

32 urte daramagu ikastolen beharrak aldarrikapen parte hartzaile eta solidario batean gauzatuz Lehen Herri Urrats hura antolatu zutenek ez zuten segur aski pentsatuko haien ekimena hain arrakastatsua izanen zenik, hainbeste elkartasun bilduko zuenik eta hain luzaz iraunen zuenik. Eta beharrik hala izan den. Izan ere, hiru hamarkada berantago, oraindik festa horren beharra baitugu Euskal Herriko xoko honetan gure hizkuntzak XXI. mende honetan iraun dezan nahi badugu.

Beraz leloak bi mezu nagusi adierazten ditu : ikastolekiko elkartasuna eta euskararen zabaltzea.

Ziburuko burasoen deia

Ziburuko ikastolako burasoek, kaskarotenea dantza egiteko deia luzatu zuten. Horren ondotik, mundu guziko lagunek erantzun zuten, eta hona hemen emaitza. Orain, ziburuko burasoek eta ikasleek deia egiten dizuete heldu den igandean Senperera hurbiltzeko.