Le temps presse ! Ion, Jakes eta Unai gurekin!

PrintFriendly and PDF
Abenduak 16, EKIMENA Baionako suprefetura aitzinean, frantses estatuaren inertzia salatzeko. Hondarra botatu dute Bakegileek galdu den denbora salatzeko ! Prest diren guziak deituak dira dinamika determinatu horretan, desobedientzia zibileko ekimenetatik ere iraganen den dinamika horretan, parte hartzera! Ainitz izan gaitezen urtarrilaren 8an Baionako karriketan, egun hortan parada izanen da parte hartu nahi dutenentzat izena emaitea.

Bakegileak

Bakegileek dinamika mobilizatzaile indartsu eta determinatu bat martxan emaiten dutela iragarri dute, urtarrilaren 8ko mobilizazioa fase berriaren abiapuntua izanen delarik. Egun hortan, 3 zutabe Baionako 3 toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Baionako karrikak zeharkatuak izanen dira berantago komunikatuko den toki batean bukatzeko.

Desobedentzia zibiletik pasako den fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean. Dinamikan aktiboki parte hartu nahi duten guztientzat, izena emateko parada izanen da urtarrilaren 8ko mobilizazioan. Parte hartzaile guziei arrabotsa egiteko tresnak (kasola, sirenak, danborrak, etab.) ekartzea galdegina zaie.

Bakegile

  • Newsletter

  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video