Partikularrez gain, Herriko Etxeak ere Euskal Monetaren sarean

Hendaiako Herriko kontseiluak, urtarrilaren 19an, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu du. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.
Euskoa, Ipar Euskal Herriko ehundaka elkarte eta empresen arteko salerosketak errazten dituen sare bat da, eta ondorioz, ekonomia eta lana bertokiratzen ditu, euskararen presentzia eta erabilpena sustatuz. Hendaiako Herriko Etxeak egin bezala, urte hastapen honen parada balia Eusko-ari kidetzeko... edo kidetza arraberritzeko.

Euskoa, denen esku!

2015eko apirilaren 18an Uztaritzeko Lapurdi gelan goizeko 9etarik goiti iraganen den Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia elkarte honen biziaren momento garrantzitsu bat izanen da.
Parte hartzaileek euskoari buruz dituzten ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko parada ukanen dute.

L’Eusko prépare une carte de paiement pour 2015

Par décision de son Assemblée Générale Extraordinaire (AGE) du 20 novembre dernier, Euskal Moneta - Monnaie locale du Pays Basque, l'association gérant l'Eusko, a décidé de lancer le processus de mise en place d'une carte de paiement Eusko.
C'est une nouvelle grande étape qui se prépare pour l'Eusko, avec l'ouverture de comptes en Eusko et la création d'une carte de paiement qui viendra compléter les coupures de 1, 2, 5, 10 et 20 eusko, pour faciliter l'usage au quotidien de la monnaie locale basque.

“Eusko” moneta elektronikoruntz

Euskal Moneta elkarteak – Ipar Euskal Herriko tokiko monetak, Ezohiko Biltzar Nagusi batera deitzen du eta elkartearen kide guztiak gomitatzen ditu Azaroaren 20-an Ostegunarekin 19:00-etan, Cordeliers karrika 20-ean, 64100 Baiona (Manu Roblez Arangiz fundazioan).
Eusko moneta elektroniko baten plantan ematea izanen da Ezohiko Biltzar Nagusi honen gaia, kontu pertsonal moduan partikular, enpresa eta elkarteentzat, baita ere transferentzi, kentze eta txartel bidezko ordainketak egiteko aukerekin 2015-eko urtean zehar. Noski Eusko billeteek zirkulazioan segituko dute.

Quoi, t’es pas encore à l’eusko?

L’Eusko est devenu en à peine un an la première monnaie locale de l’Etat français et une des toutes premières d’Europe.
Les impacts quantitatifs de ce nouvel instrument de développement local en Iparralde sont déjà appréciables et leur renforcement ne tient qu'à chacun d'entre nous.

Euskoz? EHZn… eta beste 550 gunetan!

Orotara Iparraldean 550 bat saltegi, enpresa, ofiziale eta elkarte dira euskoak onartzen dituztenak.
Euro-aren ordez eusko-a erabiltzen dugun aldi oroz, eusko-aren indarra haunditzen dugu eta tokiko lanaren gan, ingurumenaren eta euskararen aldeko eragina indartzen dugu... babestea hautatu dugun elkartearen finantzaketa sustatuz. Ekainaren 27, 28 eta 29an EHZn egiten ahalko duzuen bezala ez duda urte osoan euskoa onartzen duten gune horietarat hurbiltzerat zuen eusko-ekin.