Opinion
Bateratik, bateraturik ekitera
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko hilabete honetan izandako hainbat gertakarien artean Bateraren maiatzaren 10eko biltzar nagusiarekin ondoko urteei begirako erronka nagusi baten berrabiatzeak markatu du. Izaten dira holako hitzordu batzuk norberaren egutegian saihetsezinekoak bezala ikusten direnak, eta horietariko bat da Ezpeletan izandakoa.
Orain dela hogei bat urte bezala aniztasunaren irudia da lehen lehenik ekimenak eman duena. Aniztasun politikoa alde batetik, kolore askotako ordezkari politikoekin, diputatu, auzapez zein hautetsiak bildu baitira bertan, baina bereziki azpimarratzekoak dira gizarte zibiletik hurbildutako egitura eta mugimenduen ordezkariak. Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berri horrekin egungo Hirigune elkargoa bezalako egiturarekin hozka bat gorago egiteko dagoen nahia agerian jarri du beraz hitzorduak. Instituzioaren arloan hozka bat gorago egitea ezinbestekoa ikusten baita gaur egun etxebizitza, laborantza edo soziala bezalako arloetan tokiko gizartean sortzen diren problematikei molde eraginkorrenean erantzun ahal izateko eskumen eta ahalak lortzeko. (...)