Boga kanpaina

PrintFriendly and PDF
Herri Urrats eta Seaskako arduradunen prentsaitzinekoa

Herri Urrats eta Seaskako arduradunen prentsaitzinekoa


Aurtengo Herri Urratsen formatua ez ohikoa izanen bada, jada badakigu Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzunen diola. Alabainan, ondoko urteetan kolegioetako ikasleen kopurua %30az handituko da. Ondorioz, Seaskako 5. kolegioa eraikitzen hasteko, aurten 300 000€ lortzeko kanpaina abiatu du Ikastolen federazioak Herri Urratsen bidez. Denen artean eraikitzeko, diru biltze kanpaina bat plantan emana da.   BOGA, BOGA, lortuko da!  300.000 palakada eginen dira!

Klika irudian BOGA kanpainan parte hartzeko!

Klika irudian BOGA kanpainan parte hartzeko!

BOGA Lelo horrekin, Herri Urrats ekimena eta arraun kirola parekatu nahi izan dituzte antolatzaileek. Arraunean bezala, Herri Urrats elkartea, baina ere ikastolak eta Seaska, elkarlanari esker aintzina doaz. Bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu, bakoitzak bere indarra erabiltzen du. Indar batuketak du arraun barkua aintzina eramaten. Indar batuketa ditu ikastolak aintzinera eramaten. Denak elkarrekin, denak zentzu berean, helburu berdinarekin, arraun eta arraun lanean ari dira. Itsasoan bezala, Herri Urratsek eta Seaskak ere ekaitza izan dute 2020 urtean. Urte zaila izan da eta egoera larriaren parean, ondorio larriko erabaki bat hartu behar izan zuten alabeharrez. Herri Urrats gabeko urtea izan zen. Ondorio larriak Seaskarentzat, ikastolentzat, haien urteroko hornitzaileentzat eta kulturgileentzat.

Klika irudian, BOGA kanpainan parte hartzeko!

Klika irudian, BOGA kanpainan parte hartzeko!

Badator ekaitz ondoko barea!

Aurten nolako Herri Urrats aurreikusten ahal den ez dakite Herri Urratsekoek. Senpereko lakuan elkartuko ote gira? Trago eta talo bat hartuko ote ditugu? Musika zuzenean entzunen ote dugu? Ez dakite. Herri Urratsen urteroko partaide, babesle, hornitzaile eta artista lagunak gogoan dituzte antolatzaileek ezjakintasun horretan. Argi dute  ez dutela inoren osagarria arriskuan ezarriko bainan ahal den neurrian, baimendua izanen denaren araberan, Maiatzaren 9an Herri Urrats ospatuko dute. Nola argi den ekonomikoki ez dela usaiako Herri Urrats baten etekina espero izaten ahal, jantzi salmenta eta zozketaz gain, gaurtik abian ezartzen dute BOGA diru biltze kanpaina.

 

Klika irudian, BOGA kanpainan parte hartzeko!

Klika irudian, BOGA kanpainan parte hartzeko!

 

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video