EhKz, gazte proiektu komunikatiboa abian da!
Otsailaren 2tik geroz, EhKZ sarean da, Ipar Euskal Herriko gaietaz Iparraldeko gazte guzier hitza emaiteko proiektu komunikatibo gisa.
EhKZ.eu-ren bidez Iparraldean gazteek garatzen dituzten hainbat arlotako proiektuen berri ukaiteko gune bat abian da, aktualitate orokor eta politikoa, gazteei hitza emanez eta gazte ikuspundutik jorratuz.