« Egiten dugunari herri zentzu bat eman »

AE2017-OK-HitzartzeBAurten, Ipar Euskal Herrian bizi den bihurgunea markatzeko eta ospatzeko beharra ikusi ondoren, Ipar Euskal Herriko hainbat herritarrek Aberri Eguna Uztaritzen ospatzeko deia luzatu dute. Egitarau aberatsa dela medio (lurraldeko hainbat elkarteren herrixka, manifa, bazkari alaitua, etab.) antolakuntzaren arabera 1300 pertsonek osatutako manifestaldiaren bukaeran irakurri mezua irakurtzeko parada duzue jarraian. « Urratsez urrats, segi dezagun Euskal Herria eraikitzen ! »

AE2017-OK-HitzartzeC

Agur bero bat gaur Uztaritzera hurbildu zirezten guziei. Besarkada bero bat ere Gernikako independentistei.

Zer ospatzen dugu gaur? Herri ukatu bat? Ametsetako herri bat? Ala oraindik asimilatua ez den Herri bat eta urratsez urrats eraikitzen ari giren herria?
2017 urtea aberatsa dugu. Urte luzeetako lanen fruituak bildu ditugu. Azkenean norbait gira. Euskal Elkargoa sortu dugu. Izigarrizko urratsa da baina urrats bat bakarrik, neholaz ere ez baitu asetzen gure gosea. Ez baititu ez herriaren ez eta ere hizkuntzaren biziraupena segurtatzen. Are gutxiago euskaldunei emaiten, beraiek erabakitzeko ahala.
Zerk digu gure geroa segurtatuko? Zoin da amesten ditugun harreman sozial, kultural, politiko edo ekonomikoak ahalbidetuko dituen egitura? Horrek independentzia du izena!! Eta independentzia da gure urratsen helburua.
Eta nola egiten da hori ? Orain arte hasi bezala. Ttipi ttapa, urrtasez urrats, bakoitza bere alorrean: lurra zainduz, euskara erabili, zabaldu eta transmitituz, ekonomia sustatuz, faxismoaren hazi guziak zangopilatuz, kapitalismoaren desmasien kontra borrokatuz eta abar luze bat… Egiten dugunari herri zentzu bat emanez eta gure begiak mundura zabalduz.

Gaur, 8 egun betetzen dira, ETAren armagabetzea burutu denetik. Gure herriak bizi duen gatazka, ez zen ETAren sortzearekin hasi eta ez da iragan apirilaren 8an bukatu. ETA hasi zeneko arrazoi berberak hor daude oraindik. Konfrontazio bortitza ez zen euskaldunen hautua izan. Herri hunen hautua amore ez emaitea izan da. Xutik bizitzea. Herri hunen hautua erresistentzia izan da. Nola ez ukan gaur beraz, pentsamendu berezi bat, bide hori jorratu duten gudari guzientzat.

Hamarnaka errefusiatu munduan zehar, 300 presotik gora eta harietarik batzuk larriki eri direnak. Berehala atera behar ditugu. Hurbildu behar ditugu eta egoera politiko berriak eskatzen duen bezala, amnistia osoa eta inkondizionala lortu. Maila horretan ere, bakoitzak badugu zerbait egiteko.

Noski baditugula gauzak ospatzeko! Orain arteko lorpenak eta gaur eginek emango dizkiguten garaipenak.

Urratsez urrats, segi dezagun Euskal Herria eraikitzen !
GORA EUSKAL HERRIA

AberriEguna2017-Uztaritze

AE2017-OK-Bukaera

AE2017-OK-Dantza

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).