Gernikako arbola hobe

PrintFriendly and PDF
Bilbo&Baiona

Urtarrilaren 10an, 80 000 pertsonatik goiti Bilbon (esker) euskal presoen sakabanatzea salatzeko eta 20 000 jende Baionan (eskuin) Pariseko hilei elkartasuna erakusteko.

Igande goizean (2015/01/11), Berria egunkaria erosi dut eta lehen hostoan argazki batek dena estaltzen zuen titulu honekin: « Argia bidean », bezperako manifa erraldoia erakusten zuena.

Beste bat gehiago, Euskal presoen sakabanatzea salatzeko. Omen 80.000 jende hurbil bazirela. Hator Hator kantuarekin bukatu zen manifa.

Denbora berean, Baionan, 20.000 jende Pariseko hilei elkartasuna erakusteko bildu ziren. Bukatzean, La Marseillaise kantu mendekaria abestu zuten.

Larunbat goizean Batera-ko bilkura batean parte hartzen nuen. Bilkura minuta bateko isilaldiarekin hasi zen, Pariseko saraskietan hil ziren jende inozentak beti gogoan atxikitzeko.

Une hunkigarria!

Bi gertakari horiek talka egiten dutelakoan, gogoeta batzuetara eraman naute.

Alde batetik, iritzi askatasunaren alde naizelako, nahi nien biktima guziei ene elkartasuna erakutsi.

Bainan nola egiazki Frantses erresumaren alde izan naiteke, jakinez preseski Euskaldunen nortasunaren ezagupena ukatzen duela eta gure hautetsien legezkoa den galdera xume eta apalari ezetz borobila ematen diola, Iparraldeko lurraldetasuna ukatuz. Hori ote da Frantziako askatasuna?

Bestalde, Bilbon, Frantziaren jarrera salatu dute, Espainiako gobernuaren aldeko jarrera erakusten duelako. Nola Kataluniako eta Euskal Herriko abertzaleak –bereziki abertzaleen iritziak*- hain gogorki eta eten gabe zapaltzen dituztenei erakuts gure sustengoa?

Eta Parisen zeuden hainbat munduko gobernuburu, beraien herrietan arazorik gabe Estatu terrorismoa derabiltenak!

Horrengatik, urrunetik segitzen ditut Frantziako gertakariak eta eskas haundia sendi dut EH Bai-k ez duela bere manifa antolatu gure nazioarteko elkartasuna erakusteko gure Gernikako Arbola baketsua kantatuz.

Xurio

*Pentsa dezagun Aurore Martin-i eta haren lagunei.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video