Lurramaren 15. edizioko mezua

PrintFriendly and PDF

Lurrama2020

2005eko urtarrilean, ELBko laborari talde batek Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen, Euskal herrian laborantza herrikoia garatzeko asmoarekin. Ondoko urtean, Lurrama antolatzen du bere lana eta laborariena erakusteko toki bat sortuz. 15 urtez, jotake aritu da lanean, xantier desberdinak bultzatuz eta segituz, hala nola laborantza politikak, etxaldeen balio erantsia, transmisioa, tokiko garapena, Lurramaren konzepzioa eta antolaketa. 2020 urtean Lurramaren 15. edizioa ospatu behar zen, bainan krisia dela eta, hitzordu bakar batetara gomita luzatua zauku eta Lurrama sustengatzeko eta EHLG laguntzeko deia ere.

2020 urtean Lurramaren 15. edizioa ospatu behar zen, bainan krisia dela eta, urte berezia izanen da. Pentsalari, zientzialari, biztanleek aho batez aldarrikatzen dute, Dominique Bourg-ek erraten duena «gertatzen zaiguna ekosistemen suntsipenaren ondorioa da, eta planeta biziezina batera eramaten gaitu».

Konfinamenduak Lurramaren 15. edizioarentzat aintzin ikusiak ziren egitarau guziak bertan behera uzterat behartzen baditu ere antolatzaileak, azken hauek publikoarekin partekatu nahi dituzte aurtengo aditu gomitatuen gogoeta eta lanak, hitzordua finkatuz, larunbatean, azaroaren 14ean, www.lurrama.org-etik lekukotasunen bideoaren ikusteko Dominique Bourg, Marc-André Sélosse, Aurélie Trouvé eta Nicolas Girod-en parte hartzearekin.

EHLG gogoeta horiekin bat dator, eta Lurrama 2020kari, lurraldeetako laborantzaren alde borrokatzeko kontzientzia hartu behar dela aldarrikatzen du, biztanleen elikadura sanoa bermatuko duen, eta lurra, ura eta bioaniztasuna errespetatuko duen laborantzarekin.

Horregatik, laborantza herrikoiaren aldeko lana sustengatzeko, EHLGk emaitza kanpaina berria antolatzen du, inoiz baino gehiago bere lana epe luzekoa izan behar delako.

Lurrama 2020ko tematikak, «Biharko mundua gaurko hautua», parada ematen digu EHLGren lan berria ezagutzeko: «Hazitik azitara: nolako Ipar Euskal Herria 2050ean?», laborantza lurretarik norbanakoen azitarainoko elikadura sistemari buruzko prospektiba bat.

2050ean gure azitak gustua izan dezan, osagarri ona berma dezan, hemen bertan bere osagaiak ekoiz ditzagun, orain bide ona hautatu behar dugu eta!

Hau egin dezakegu:

  • lurra babesten badugu, tokian bertan behar duguna furnitzeko
  • ekoizpenak anizten baditugu
  • laborariek sari duin bat badute
  • biztanleek tokiko eta kalitatezko mozkinak jaten badituzte

Desberdinki jatea zer da? Lurrama 2020-ek 2050eko azita deskubritzera gomitatzeko xedea zuen: haragi gutiago izanen du, barazki eta lekadun gehiago, sasoinekin lotua izanen da, bertako lurraren zaporea izanen du, ingurumena eta abereen ongi-izaitea errespetatuko du, klima aldaketan izan dezaken eragina kontutan hartuko du, eta…. gustua izanen du!

Hitz batez, 2020ko Lurraman, EHLGk Euskal Herriak 2050an bere biztanlegoa elikatzeko gaitasuna duenez explikatzeko xedea zuen, eta Lurrama 2020k mundua zainduko duen azita nola izanen den aurkezteko xedea.

Lurrama sustengatzeko eta EHLG laguntzeko, hemen egin klik!
  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video