Errekor berria: 70.000 euro eman dira “Euskoren %3ko emaitza”-ren bidez

Urriaren 14an, larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 69.672 eusko (1 eusko = 1 €) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako 44 elkarteri. Errekor berri horrek urtez urte berresten du tokiko monetaren alde egitea eta hura erabiltzea lurraldearekiko elkartasun-bide oso zehatza dela.
2013az geroztik, “Euskoren %3ko emaitza” baliabideari esker, 315.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zaizkie 70 elkarteri. Elkarte horiek hainbat arlotan dihardute: ingurumena, hezkuntza, elkartasuna, euskara, kirola, kultura… (...)

Ekintza kolektiboan engaiatzeko deia

Euskal Herria Burujabe 2023: 8 000 parte hartzaile Baionako karriketan urriaren 7 eta 8an biharko Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa biziarazteko.
Jendeketa ederrak parada ukan du Baionako karriketan Euskal Herriaren metamorfosia ekologikoa azkartzeko neurriak deskubritzeko. (...)

Les conséquences inattendues pour le Pays Basque du décret sur la taxe logements vacants

L’encadrement des loyers à la relocation entre en vigueur sur Cambo, Espelette et Halsou. 11 communes supplémentaires pourraient désormais bénéficier de la mesure de compensation anti-airbnb.
L’association Alda a analysé le décret n° 2023-822 du 25 août 2023, qui a modifié le décret n° 2013- 392 du 10 mai 2013 définissant le champ d’application de la taxe annuelle sur les logements vacants. Outre les implications directes qui ont été commentées par tous les observateurs sur l’application possible de la TLV dans 11 communes supplémentaires du Pays Basque (1), Alda tire d’autres conséquences de son examen approfondi de ce nouveau décret. (...)

“Gazte langileon gida”

Xuti Gazte! antolakundearekin batera “Gazte langileon gida” aurkeztu du LAB sindikatuak. Lan munduari lotutako oinarrizko ezagutzen berri modu errazean izatea ahalbidetuko duen tresna izango da, betiere, kolektiboaren garrantzian azpimarra jarrita.
Gazteen artean prekaritatea agerikoa da, askok lan baldintza kaxkarrak baizik ez dituztelako ezagutu; soldata apalak, kaleratzeak edota kontratu gabeko lanak, adibidez. Horrez gain, krisiek zein azken urteotako lan eta erretreta erreformek egoera okertu baino ez dute egin. (...)

Le mouvement BIZI donne un faux sens au mot Burujabe

Herribiltza - Critique du projet « BURUJABE Reprendre possession de nos vies » de BIZI. Nous faisons des critiques radicales à de nombreuses idées de ce projet, tout en étant ouverts au dialogue avec les militantes et militants de BIZI.
Selon la traduction d’Elhuyar, burujabe veut dire en français indépendant(e), souverain(e), et burujabetasun veut dire indépendance, souveraineté. (...)

Gazteon etorkizuna Euskal Herritik erabaki

Xuti Gazte - Uztailaren 14 honetan, Xuti Gazteko kideok besta egun inposatu honi uko egin eta gazteok burujabetza behar dugula aldarrikatu dugu.
Horregatik, frantziar proiektuaren inposaketa gauzatzen duten hainbat administraziotara etorri gara, Suprefetura, Kontseilu Departamental, Epaitegi eta Hezkuntza Ikuskaritzara hain zuzen ere, eredu honi aurre egin eta Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzera. (...)

Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza

Uztailaren 13an, ostegunarekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan dira arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu dute.
Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren. (...)

Emazte laborariak argitan

LURRAMA - Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin. Lurrama elkartearentzat emazteen genero-estereotipoak eta “ikusgarritasuna” deskonposatzeko lana funtsezkoa da pentsamoldeak eta jarrerak sakonki aldatzen jarraitzeko. (...)
Porton egin zelarik Via Campesinaren elgarretaratzean, Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduaren ordezkariak erran zuen: “Emazte bat aurrera doanean, ez da gizonik atzera doana”. Gai hau aukeratzean,Lurramak laborarien %30 ordezkatzen dutenei, ikusgarritasun eta onarpen handiagoa eman nahi die. Edizio honetan, haien errolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak nabarmenduko ditu eta horiei buruz gogoeta egiteko aukera izanen da. (...)