Hasi da Kataluniako independentzia prozesua
Independentzia ikusten da. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den etorkizun hurbilean. Inork ez daki, baina orain bai, orain independentzia ikusi eta sinetsi egin liteke.
Botoen %48 lortzea sekulako emaitza da eta iragartzen du erreferendum ofizial batean independentismoak irabazi egin lezakeela. %77 parte hartze oso handia da eta Catalunia Si Que es Pot-eko boto soberanistaren zati handi bat ere beregana dezake, orain CUPek sektore horretan kosk egin duen gisan. Xabier Letonaren Argiako blogetik.