Tribunes Libres
Euskal Herriaren ezagupenaren alde
15 auzapez eta hainbat hautetsi EHBAIen alde agertzen dira Departamenduko hauteskundeen kanpainaren karietara. Konkretuki, gure herrietan, jendartetik hurbil diren zerbitzu publikoen defentsarako eta garapenerako, beharrezkoa den instituzioa lortzea baitezpadakoa dela azpimarratzen dute. Gaur-egun departamenduek kudeatzen dituzten eskumenen artean, zoin izanen dira Iparralde mailako egiturari emanak, Bordalerat igorri ordez ? Zer nolako inplikazioa ukanen dute biharko hautetsiek ?
Auzapez eta hautetsi abertzale gisa, jendarte zabalari dei bat luzatzen diete, martxoaren 22an eta 29an iraganen diren hauteskundeetan parte-hartzerat eta EHBAIen hautagaien aldeko bozka ematea, “Herrian bizi, lan egin eta erabaki” leloa oinarri harturik, egiazko alternatiba bat sortzeko Departamenduko Kontseiluan.