Opinion
Herriak existitu behar du
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza "Pertsonentzat, ez dela aski bizitzea, baitezpadakoa dela existitzea, existitzen direlako kontzientzia edukitzea. Hatsa hartzen dugun heinean edo bihotz taupadak dauzkagun heinean, bizi gara. Baina ez da aski."
Euskal Herria bizi da, euskara bizi da. Baina existitzen da? Batzuen begietan bai, besteen begietan ez; gisa batera bai, beste gisara ez. Munduko estatu-nazioak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundean ez da existitzen, hasteko.