Otsailaren 18ko hitzordua

1-640

Bake Bideak eta Bake Artisauek euskal presoen alde 2022ko urtarrilaren 8 hontan antolatu duten manifestaldia Baiona haundiko hiru puntu ezberdinetatik abiatu da, arratsaldeko 3ak pasatxoan: Laugatik, Euskaldunen plazatik eta Réduit plazatik. Hiru zutabe osatu dira, horietatik bi Joaldunek animaturik. Zutabe bakoitzaren hasieran, ekimen ezberdinetan parte hartuko duten lehen ekintzaileak ikus zitezkeen kamiseta urdinekin.

Euskal Herriko hamarnaka hautetsi bildu dira Réduit plazan, herriko etxetik hurbil, horietan, Jean René Etchegaray Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko presidentea, Frédérique Espagnac Pirinio Atlantikoetako senatari sozialista, Isabelle Pargade departamenduko kontseilaria eta Euskal Elkargoko presidente ohia, Eneko Aldana Ziburuko auzapeza, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza… Hiru zutabeak San Andres plazan elkartu dira, eta ekintzaileak taula gainera igo dira, 2000 pertsonatik gora bildu dituen manifestaldiari bukaera emanez.

7-640

Bake Artisauen helburua argia zen: blokeatua den fase batetik fase eraginkor berri batera pasatzea, «hurbiltzen diren hauteskunde presidentzial eta legegileen karietara, Estatuaren maila gorenean entzunak izateko gisan». Bukaerako hitz hartzeetan, Bake Artisauen bozeramaileek, Anaiz Funosas eta Jean-Daniel Elichery-k zehaztu dute, berehalako helburua Jon Parot eta Jakes Esnalen askatasuna lortzea dela. 31 urte dira Frantzian preso direla, Unai Parot ahantzi gabe, 31 urte daramatzana Espainian preso.

Urtarrilaren 8 hontan abiatu den fase berria, orain artekoek baino ekimen azkarrago eta ikusgarriagoek markatuko dute. Desobedientzia zibilerainoko ekintzak izan daitezke «ekintza pertsonal eta arduratsuak izanen dira, kolektiboki burutuak, publikoki, asumituak, gardentasunez eta bortizkeriarik gabe, bakoitzaren eta demokraziaren errespetuan…». Bake Artisauen bozeramaileak Frantziako estatu buruari, Emmanuel Macron-i zuzendu zaizkio : «Zure ardura da keinu bat egitea eta hautetsiek eta aktore ezberdinek bultzatzen duten euskal gizartearen dinamikan engaiatzea !»

3-640

Bigarren gomita bat luzatu dute, otsailaren 18ko data berriarekin. Lehen ekintza bat burutuko da, engaiatu diren hamarnaka ekintzailerekin.

Bozeramaileek honela bukatu dute hitzartzea : ‘Le temps presse, zuekin hasiko eta eramango dugu fase berri hau, bururaino ! Ion, Jakes, Unai gurekin »

 

Argazkia: Jean-Jacques Richepin
Argazkia: Jean-Jacques Richepin

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).