Berri onak
Biancoren txostenak dio Tours-etik Bordelerateko AHT bukatzea eta handik hegoalderatekoak ahanztea.
Txostenak ere dio, ordez, dauden burdinbideak lehenbailehen berritzea, eta lehenbizikorik eguneroko joan-etorrietan erabiliak diren trenbideak. Berritze hauen gastuak AHT berrien egitea baino askoz ere apalagoak dira eta eguneroko tren erabiltzaileen % 90-ak ez du sekula abiadura haundiko trenik hartzen. TER, RER, metro edo tranbietan ibiltzen dira.