Populismoaz eta ezkerraz

Populismo
Iglesiasek eta Melenchonek ainitzetan adibidetzat hartzen dituzte Chavez, Correa edo Morales.

Oligarkia eta populua oposizioan emaiten duen estrategia lanjeroski anbigua da. Populua batzen bada leader karismatiko baten inguruan, automatikoki azken puntarat igortzen da herritarren antolaketa kolektiboa.

Nola ez uka alabainan Melenchonen estrategia ezkerreko populismo bat besterik ez dela. Ezkerrekoa agian, populista eta oligarkoa dudarik gabe. Alta iduritzen zait bestelako ezker bat eraiki behar dela Frantzian bezala, Europan eta nolaz ez Euskal Herrian ere. Ez leader karismatiko eta oligarko baten inguruan eta mesedetan eraikia baizik eta estrategia sozialista, ekologista, partehartzaile baita erreformista baten inguruan oinarritua. Espektro politikoaren beste puntan, ikusten da Europa osoan eskuin mutur populista ere hasten ari dela klase ertainen eta “arraza zurien” beldurren gainean jokatuz, hitzemanez ere idealisatutako iragan batetarat itzuliko direla, iraganeko prosperitate eta orden publikoa bereskuratuz. Iragan bat nun klase popularrek bereganatua zuten bizi segurtamen doi bat betiko erresuma klasikoen mugek ongi zaindurik. Iragan bat nun “beltzak, arabeak, txinatarrak ta beste » beren lekuan eta sort erresumetan egoiten ziren. Eskuin muturreko populismoak herra dauka “apatrideri eta elite mundialisteri”. Amensten du populua agintari heroiko baten inguruan sustraitua, batasun politiko sakratu batean indartua eta kanpotiarrak kanpo utzita. Ezin uka bere ikuspegian indartzen lagundu diola Europako sozialdemokraziaren peko errekarat jausteak. Alabainan ainitzentzat sozialdemokrazia harek ez ditu aski kondutan hartu klase popularrak, sobera identifikatuz mundializazio salbai baten abantail partzialeri. Gauza bat segurua da: deus ez du balio faxismoa edota populismoak soilik salatzea. Trump edo Le Pen baten diskurtso eta estrategiak soilik bestelako diskurtso berritzaile, herrikoi, ekologista,demokratiko partehartzaile eta sozialista indartsuago, koherenteago eta egiazkoago baten bidez dira urratska deseginen.

Bi estrategia

Helburu hortarako bidean bi estrategia elgarri joka ari dira. Lehena, Podemosek edo Melenchonek irudikatzen dute eta ezkerreko populismotzat jo daiteke. Hauen iduriko “populua” bereraiki behar da oligarkien kontra, balore progresisten inguruan. Xenofobiari kontra egiteko nazioarteko elkartasuna irudikatzen da, sexismoari feminismoa eta desregulatze ekologikoari urgentzia klimatikoaren kontzientizazioa. Ber denboran sentimendu nazionala atsulutoki aintzinerat ekarri behar da, alemaniar hegemonia, inperialismo yankia edo txinatar dumpingari buru egiteko. Bigarren estrategia “ezker altermundialista” deitzen ahal daiteke. Desmartxa kolore ainitzetakoa ortzadarraren parekoa nunbait. Intersektorialagoa da eta hainbat mugimendu ezberdinen kokagune bilakatzeko gogoa luke. Adibidez ekologistek justizia klimatikoa aldarrikatuko dute, langile sindikatuak oreka sozial baten alde daude, laborariak nekazaritza iraunkor baten alde, etab. Etsai bat irudikatzekotan kapital finantzieroak, produktismoa eta podere guneen konzentrazioa litaizke. Oligarkia eta populua oposizioan emaiten duen estrategia lanjeroski anbigua da. Populua batzen bada leader karismatiko baten inguruan, automatikoki azken puntarat igortzen da herritarren antolaketa kolektiboa. Zer leku beraz berrikuntza sozialarentzat, herritarren egiazko parte hartzeaz? Podemos eta Melenchonek ainitzetan adibidetzat hartzen dituzte Chavez, Correa edo Morales, alta agerikoak direlarik hauen hankasartze autokratikoak. Ezkerra (ber)asmatu eta (ber)eraiki behar dela, agerikoa da. Bainan zer nolako ezkerra ? Ezker iraultzailean ainitzek sinetsi dugu. Ametsa pasatu egin zaigu, erabat eta betiko. Erreforma ausarten bidez jendartea irauliko duen ezkerra dugu ainitzek helburu. Ezker berri horren zati ttipi bat eraikitzen has daiteke ere Euskal Herritik, Europaren eta munduaren parte girenez gain. Agian beste edozoin lekutan bezain idekia, ainitza eta integratzailea izan behar luke ezkerrak, ezker berriak Euskal Herrian. Euskal Melenchon bat gabekoa. Guri eta herri huni doakion euskal ezker berri bat. Ametsetik eguneroko errealitatera.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).