Archives de l’auteur : Andde Sainte-Marie


Nafarroa arraroa

Udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira maiatzaren 24-an EAE-n eta Nafarroan. Begi guziak Nafarroara so daude, ea aldaketa etorriko den UPN-n agintaldi eskandalagarriari bukaera emaiteko.

Hona nola aitzin ikusten dituztan 24-eko Nafarroako gobernu hauteskundeak.


Euskara korrika bizian

Iragan da 19. korrika, Urepeletik Bilbora, AEK-en alde jende andana mobilizatu duen lasterkaldi erraldoia. Korrikan, lasterka zebilelarik euripean, gogora etorri zaizkidan pentsamenduak partekatu nahi nituzke.

Ofizialtasuna beharrezkoa da, baina ez ote da gutarik bakoitzaren gain euskara zinez eguneroko hizkuntza bilaka dadin? Ez ote genuke gure buruari galdatu behar zer egin dezakegun gure hizkuntzaren alde?


Gezurretik… egia

Aburu ikerketak baieztatzen badira, Podemos garaile ateratzekotan da udazkeneko legebiltzar espainiarrerako hauteskundeetan.

Garaipen horrek aldakuntzarik ekar ote lezake Madrilen Euskal Herriarenganako politikan? Madrileko prentsa neo-frankistak atera berri dituen artikulu batzu, fantasma hutsak ala aurreikuspegiak?


Syriza, Podemos, mamuak ?

Mamu bat Europako zeru gainean. Hori dutela behintzat ozenki aldarrikatzen europar batasuneko hainbat hiriburuetarik, Greziako eta Espainiako ezker radikalen gorakada komentatzerakoan.

Bainan Syriza eta Podemosen programa politikoa hain beldurgarria ote da ?


Sivens-ek alternatiba seriosago bat behar

Denen onerako ala guttiengo baten abanteiletan, Sivens bezalako egitasmo erraldoi eta ingurumenarendako kaltegarriak?

Erantzuna argi da: enpresa pribatu eta politika gizon batzuren interesetan da. Hemendik aintzina, proiektoek Europako araudiak errespetatu beharko dituzte.


Ekotatsa

Frantses legebiltzarrak transizio energetikoaren legea bozkatzen zuen memento berean, gobernu sozializtak ekotatsa ez aplikatzea erabaki du. Alta, tatsa hori ere legebiltzar hark bozkatua zuen Sarkozyren garaian.

Hara zenbait argitasun gibelkada hortaz.


Independentzia eta Europa

Independentziaren erreferrenduma aintzineko egunetan Europako agintari askok Europatik kanpo gelditzeaz mehatxatu dute Eskozia. Suerte berdina iragartzen diote Kataluniari, burujabetzaren bidea hartzen badu. Altabada, mehatxu horiek ez dute oinarri juridikorik.

Europar testoen oinarriak iduriz aski ahulak eta mendreak izanez, batzuk diote barnatu eta ikertu behar direla nazioarteko dretxoak ahalbidetzen dituen posibilitateak.


Alderdi politikoen agonia

Frantses Estatuko sistema politiko osoa agonian dago. Nolabaiteko garrantzia duten alderdi politiko guziak memento berdintsuan krisia ideologiko eta estruktural larri batean murgiltzen ari dira.

Seguraski, batzurentzat, agonia horren ondotik, hiltze mehatxua ere aintzin ikus daiteke.


Mila ostoen ostokada

Uztailaren 23-an Frantziako legebiltzarrak lurralde antolakuntzaren lehen atala bozkatu du.

Eskualdeak heinean “ttipi” geldituko dira, egiazko Europa heineko erronketarik kanpo. Europako beste eskualde batzuek dituzten ahalmenik gabe, egiazko poderegunerik gabe.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video