Etxealditik Euskaraldira
Urte hastapen honetan gure arteko mugikortasuna eta harremanak murriztu badira ere, azaroaren 20tik abenduaren 4rat iraganen den Euskaraldiaren bigarren edizioak bere bidea segitzen du, eta argi utzi nahi dugu ariketa sozial polita eginen dugula elkarrekin, gure hizkuntza-ohiturak inarrosteko eta hobekuntzak finkatzeko. Azaroa baino lehenago ere, “ Etxealditik Euskaraldira ” Euskal Herri mailako ekimenarekin.
Bizi dugun egoera berezi honetan, etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita helarazi nahi dugu. Hori da, apirilaren 20an, Euskaraldiaren eta herri batzordeen sare sozialen bidez plazaratuko den “Etxealditik Euskaraldira” ekimenak egiten duen proposamen nagusia. (...)