Plazak argitu, orain presoak!

Abenduaren 26an, kulturgileen eta bakegileen deialdiaren bidez, herri guzietako plazetan kultur ekitaldiak antolatzeko gomita luzatua zaigu. Kantuz, bertsutan, antzeztuz, dantzan, marraztuz, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria entzunarazi eta ikusarazteko xedea da. Eta plazara atera ondotik, Urtarrilaren 9an, Baionako karrikak beteko dira: Orain Presoak!

PlazakArgituKulturgileen deia:

Plazaz plaza Hertzainaken 564 kantua kantatzeko elkartu ginen iaz. Osasun neurriak errespetatuz, aurten ere, elkartzeko beharra dugula uste dugu : konponbidearen alde ekiteko mementua da, kulturak bere tokia berreskuratzekoa. Abenduaren 26an, kulturgileen eta bakegileen deialdia honi erantzunez, herri guzietako plazetan kultur ekitaldiak antolatzera animatu nahi zaituztegu. Kantuz, bertsutan, antzeztuz, dantzan, marraztuz, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria entzunarazi eta ikusaraziko dugu.

Eta plazara atera ondotik, Urtarrilaren 9an, Baionako karrikak beteko ditugu : Orain Presoak !

Amaia Riouspeyrous, Nahia Zubeldia, Pauline eta Juliette, Maika Etxekopar, Xan Alkat kantariak, Odei Barroso eta Amets Arzallus bertsolariek eta Zibel Damestoy eta Oihan Indart dantzariak izanen dira lehen deitzaileak.

ArgiDuguARGI DUGU : LE CHEMIN VERS LA PAIX, ORAIN PRESOAK ! Ainitz izan gaitzen urtarrilaren 9an Baionan. Bakegileen deia:

Xistor Haramboure-en baldintzapeko askatasunarekin, 2020. urtea itxaropen-izpi batekin bukatzen da. Argi hauskorra, baina etorkizun handikoa egin nahi duguna…

ARGI DUGU!: Bakerako bidea, presoak orain! pausutik pasa behar da: Horrek errealitate bat izan behar du hemen, Euskal Herrian, beste herrialdeetan izan den bezala. Nun, atzoko gatazkak eta atzoko sufrimenduek eragindako sentimendu legitimoak baino indartsuagoa den etorkizuneko borondate komun batek gainditu behar gaituen. Presoen egoeraren berehalako aldaketa da ikuspegi erradikal horren elementu bat.

Gorago aipatutako erabaki positiboa dela eta, abenduaren 19rako aurreikusitako desobedientzia zibileko ekimena suspenditzea erabaki genuen. Osoki mobilizaturik eta erne egon arren, blokeo politikoak etapa berri bati emango diola tokia sinetsi nahi dugu eta erritmo azkarragoan, gatazkaren ondorioak behin betiko konpontzeko aurrera eginen dela. Borroka armatuaren bukaera eta hamar urtera, ETA desarmatu eta desegin ondoren, Euskal Herriak ezagutu dituen aurrerapausu atzeraezinak ezagutu eta baliozkotzeko garaia da… Bada garaia gizarte anitza eta konprometitua kontuan hartzeko, bilakaera horren berme delako… Tunelaren bukaeran argi bat badela sinetsi nahi dugu. «ARGI DUGU!»: argi bat bada tunelaren bukaeran!

Frederic Haramboure–en erabakiaren jarraipenean, Jakes Esnal eta Ion Parot, biziki eri diren presoak, preso zaharrak eta, gainerateko guztiak hor dira. Zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta bateraezinagoa da presondegiaren nozioa bera bakerako bidearekin. Baldintzapeko askatasunekin eta asmatu beharreko beste mekanismo batzuekin, lehenbailehen, presoen auzia behin betiko konpontzera jo beharko da. “ARGI DUGU: PRESOAK ORAIN!‘. Baina, hala ere, oraindik ez gira deneri bakea emanen duen bidearen bukaeran izanen, gatazkaren edozein aldeetakoa izanik ere. Apirilaren 8an, armagabetzearen egunean, erran genuen: “Ezerk ez du gure eztabaidetatik ihes egin behar. Historia hau egin zuen ezer ez da saihestu edo ezkutatu behar. Dena azterketa kritikoaren eta hausnarketa politikoaren menpe jarri behar da, eskakizun bakar batekin: gure desberdintasunak demokratikoki konpontzea…”. Ariketa hau funtsezkoa da, baina ezin da inposatu, ezin da aldebakarrekoa izan. Ezin da kargu edo deskargu izan. Guztion oroimen kolektiboa errespetatzen lagundu behar du.

Euskal Herrian etorkizuna eraikitzeko, gure historia kontutan hartu behar da. Ez dugu gure iragana ahazten, baina ez dugu hura berriro bizitzera kondenatu nahi. Hurbildu eta elgar hurbilduko gaituen ikuspegi bat izan behar dugu : justizia trantsizionalarena.

Berehala, Euskal Herriko bake prozesuari buruzko Frantziako justiziaren begiradaren aldaketa batean sinetsi nahi dugu. Frédéric Haramboure-en baldintzazko askatasunak ez du araua berresten duen salbuespena izan behar, baizik eta, alderantziz, gatazka honetatik ateratzeko behin betiko borondatea izan behar du guztiontzat!

Mobilizazioaren aurkezpena  :

Irailaren 19ko mobilizazio egunarekin segituz, tokiko hainbat ekimen jarri dira martxan, baita kultura-munduko dinamika bat. Abenduaren 26an, dinamika horien bateratze-unearekin tokiko zenbait kultur ekimen antolatuko dira. Argitu plazak! BAKERAKO BIDEA: ORAIN PRESOAK! lemapean.

Urtarrilaren 9an giza kate argitsua antolatuko da Baionan Errobi bazterrean. Genie zubitik Herriko etxeraino, errobi argiztatuko dugu, ARGI DUGULA ! aldarrikatzeko.

Horregatik hitzordua arratsaldeko 5.30tan izanen da eta guttienez 2000 lagun batu beharko gira.

Gure metroa edo gure metroak erreserbatu ditzagun: parte hartzaile guztiei, aitzinetik izena ematea galdetzen diegu, bakarka edo taldeka. Bereziki, kultur, kirol, politika, sindikatu eta abarretako elkarteei mezua luzatzen diegu gaur, metro batzuk erreserbatzeko, arau bakar bati segituz, metro bat: pertsona bat. Izena emaiteko sistema ezarriko da hurrengo egunetan, giza katea 8 gunetan banatuko da, nahi den tokia hautatzen ahalko da, baita nahi den metro kopurua ere. Izen emaiteak azpimarratu nahi ditugu, egunean bertan antolaketa on baten giltza izango baitira.

Ainitz izan gaitzen urtarrilaren 9an Baionan.

ARGI DUGU. LE CHEMIN VERS LA PAIX : ORAIN PRESOAK !

Erne mobilizatuabakeaelkarbizitza itxaropena.

Baiona, 2020ko abenduaren 9a.

ArgiDuguManifa
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).