Partikularrez gain, Herriko Etxeak ere Euskal Monetaren sarean

Hendaiako Herriko kontseiluak, urtarrilaren 19an, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu du. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.
Euskoa, Ipar Euskal Herriko ehundaka elkarte eta empresen arteko salerosketak errazten dituen sare bat da, eta ondorioz, ekonomia eta lana bertokiratzen ditu, euskararen presentzia eta erabilpena sustatuz. Hendaiako Herriko Etxeak egin bezala, urte hastapen honen parada balia Eusko-ari kidetzeko... edo kidetza arraberritzeko.

EH Elkargoari buruz bi web-orri berri

Garapen kontseiluak webgune berri bat estrenatzen du. Tresna berri honen helburua, adierazpen eta trukaketa espazio baten sortzea da, Euskal Herriko gizarte zibilaren esku, lurraldeko eztabaida garrantzitsuen inguruan.
2016 urteko gai garrantzitsuen artean, Ipar Euskal Herri elkargoak hainbat eragile eta herritar jadanik mobilizatu ditu. Info praktikoak, eragileen ikuspundua, Garapen kontseiluaren proposamenak… dena webgune berrian aurkituko duzu euskaraz (gizarte-iparralde.eus) edo frantsesez (societecivile-paysbasque.com).

Proiektu mintegi berri bat Baionan

Baionan azken hamarkadetan gazteek antolaketa mota ezberdinak plantan eman dituzte. Urtarrilaren 23an iraganen den Baionako Gaztetxe berriaren estreinaldi egunaren karietarat, Enbata.info-k hainbat galdera pausatu ditu Baionako Gazte Asanbladako kideer azken aldietan Gazte dinamikak egin kanpainer buruz eta sortu berri den Baionako Gaztetxeari buruz.
Baiona eta proiektuak bizi arazteko gune berri bat sortu da.

EHLG, 11 urte laborantza herrikoia eta iraunkorraren alde!

Joan den larunbatean, urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 11. urtemuga ospatu du. Biltzar Nagusi arrakastatsuan besteak beste aurkeztuak izan dira laborantza herrikoiaren eta iraunkorraren alde EHLGk Euskal Herrian aintzinarazten dituen hainbat lan sail. Eguna bazkari herrikoi eta besta giroan jarraitu da.
Hara hemen 11 urtez laborantza herrikoia eta iraunkorraren alde Euskal Herrian lanean ari den tresnaren aurkezpen dokumentoa, 11. urtemugaren karietarat parte hartzaileer eskainia izan dena.

« Inork ez du sinisten euskal estatuan »

Kontraboteretik boterera pasa behar gira. Praktika eta diskurtso berriak behar dira. Auzolana Estatu gintza bilakaraziz diskurtsoarekin, perspektiba makroa emanez auzoen arteko lanari, auzoen arteko konexkioak bilatuz. Feminismoaren helburu nagusia botere erlazio guzien analisis kritikoa eta eraldaketa kritikoa egitea da. Integrala da. Mahai gainan jendarte osoak nola funtzionatzen duen jartzen du.
Hara besteak beste Jule Goikoetxea unibertsitariak jorratzen dituen gaiak independentziara heltzeko estrategiari buruzko 35 minutako elkarrizketa bideo honetan.

Bayonne : 10 000 manifestants interpellent l’Etat français

Selon les organisateurs de la manifestation Bagoaz, samedi 9 janvier dernier près de 10 000 personnes étaient dans les rues de Bayonne. Elles ont interpellé l’Etat français d’une seule et même voix afin qu’il passe des paroles aux actes en respectant le droits des prisonnier-e-s politiques basques.
Tant à Bayonne qu'à Bilbo (où manifestaient près de 70 000 personnes), le nouveau contexte existant au Pays Basque depuis la Conférence Internationale de Paix d'Aiete (en octobre 2011) et la nécessité de mettre en marche le retour au Pays Basque des preso et exilés ont été mis en avant.

Urtarrilaren 9an, konponbideranzko urratsak

Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten Sare-k eta Bagoaz-ek bat egin dute, elkarrekin, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan, presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurrien indargabetzea galdatzeko.
Larunbata honetan, herritar guzier elgarrekin oinez biltzeko parada eskainiko da, izan dadin Bilbon edo Baionan, orduberean eta helburu berberekin: preso, erbesteratu eta deportatuen giza eskubideen babesa.

Bipartidismoaren bukaera?

Español Estatuan, orain arte 2 indar nagusi ziren lekuan, lau sartu dira. Franco hil zenez geroztik indarrean izan den PP-PSOE alderdien gobernu aldaketa bukatu dela badirudi. Espainiako Gobernuaren osaketaren zain dira, PPk eta C's-k ez baitute gehiengo osorik.
Hego Euskal Herriari dagokionez, EAJk diputatu bat irabazi du baina Geroa Bai ordezkaritzarik gabe gelditu da. EH Bildu zazpitik bira jaitsi da. Jarraian Berria kazetako saio bereziaren bideoa.