David Grosclaude-en alde

Joan den astean Bordalen egindako gose grebaz David Grosclaude okzitaniazaleak jendeen eta agintarien arreta iratzarri nahi izan du ekimen honen bitartez; Frantziako estatuko hizkuntza minorizatuak desagert ez litezen, haien alde borrokatzen duten guztien bermea ukan behar du David Grosclaude-k.
Borroka bera dugu Euskaldunok eta Okzitaniarrok; ez gara elkarren etsai, baina etsai berdina daukagu: Frantziako jakobinismoa edo zentralismo frantses zaletasuna.

Nola erraiten ahal da giza klaserik ez dela?

Gaur egun euren burtsa balioa emendatu nahi duten enpresen ugazabak eta eguneroko bizitzak eskatzen digun bizimodurik dezenteena eramateko beharra duten herritarrak badaudela argi da.
Frantses Estatu laikoan klase borrokan jatorria duen gertaera bat (maiatzaren lehena) eta nazionalismo atzerakoi eta erlijioan fundamentua duen beste baten uztartzen saiatzea bizitzen ari da. Baionako desfile aldarrikatsu eta alaian argi utzi da abertzaletasuna, ingurumenaren babesa, ekoizpena eta langilegoaren nahia uztar daitezkeela.

Iparraldeko hauteskunde sistemaz

"Abertzaleak aitzina" iritzi artikuluaren ondotik, Bixente Serrano Izko-k utzitako iruzkinaren haritik, hara hemen departamenduko hauteskundeen ibilmoldeari buruz zonbait xehetasun.
Iparraldeko hauteskunde sistemaren atal baten ulertzeko lagungarriak izanen direlakoaren menturan.

Abertzaleak aitzina

1965 garren urtean, Enbatak lehen aldiz hauteskundeetan hautagaiak aurkeztu zituen hauteskundeetara: Iparralde guztian ehunetik bosta gutxi gorabehera lortu zuten abertzaleek, hau baita aurtengoetan erdaldunenak diren BAB ko hirigunean lortzen duten baino gutxiago.
Benetan aurrerapen ona egin dela eta etorkizuna goibela ez dela aitor dezakegu.

Espainiako azken itun anti-terroristaz

Azken denbora hauetan ikusirik Espainiako bi alderdi nagusiek terrorismoaren aurkako itun berri bat izenpetu dutela, harriturik gelditu dira, bai politikari batzuk, baita jende arrunt frango ere.
Orain arte Espainiako gobernuek egindako tankera honetako itunak ETA aritzen zen borroka armatuaren kontra ziren, bainan ETA-k alde bakarreko eta betiko sueten bat aldarrikatu ondoren, ulert daiteke dokumentu berria ez dela Euskal Herrian egiten den nazio aldarrikapenaren kontra egina izan. Bainan gauza hain argia ez da.

Macron legeaz

Mutur desberdinetako alderdi politikoetan desatostasuna jartzen duen eta urtarrilean botatuko den Macron ministroak aurkeztutako legeak hiru ardatz nagusi baditu. Igandeko lana, autobusen linia berriak eta notario eta abogaduen lanaren arautzea.
Jarraian honi buruz ditudan ohar pertsonalak azalduko ditut; haatik telebistako debate batzuk begiratu eta aditu ondoren, beste jende batzuk partekatzen dutela ohar daiteke.

Sivens eta baimenik gabeko proiektuak

Ingurumen ikerketarik gabe edozein proiekturi (izan dadin aireportu, bide edo urtegi) ezin zaio baimena eman, areago ingurumena babesteko legeak agertu diren 1983-garrenetik hona.
Hortaz, ez zen batere normala Sivens-go lanak hasiak izaiteak Ingurumen Ministerioak bere baimen osoa eman gabe. Mementukoz lanak hortan gelditu dira, ingurumen azterketak berregiteko eta errebisatzeko denboran.

Eskozian eta Europan, zerbait aurreratzen ari

Bi alderditik intrepreta daiteke joan den irailaren 18an Eskozian egin den independentziaren aldeko erreferendumaren emaitza. Herri honen independentzia nahi ez dutenek arazoa artxibatuta dagoela pentsa dezakete. Ezetzak garaitu du eta kitto!
Independentziaren aldekoek aldiz, zerbait aurreratu dela aldarrika dezakete.