Archives de l’auteur : Jakes Lafitte


Ahal Dugu – Podemos

Azken lau hilabete hauetan Madrilen gobernu berri baten osatzea ezinezkoa da eta hauteskundeak berriz egin behar izatea gero eta nabariagoa da. Francoren diktadura bukatuz geroztik, hau da Espainiako Estatuak pairatzen dukeen kinkarik larrienetako bat.

Euskal Herriak, Kataluniak eta Galiziak erabakitzeko eskubidea erabili ondoren, hiru nazio hauetatik batek edo hiruek Espainiatik banantzeko erabakia hartzen badute, zer izanen da Ahal Dugu-ren erreakzioa? Konstituzioaren zortzigarren artikulu madarikatu hori ezabatzeko xedea ahal dute?


Bertako erreferendumetaz

Frantziako politikari eta herritar askoren artean erreakzio desberdinak ondorioztatu ditu François Hollande presidenteak hain polemikoa den Notre-Dames-des-Landes (NDDL) aireportuari buruz erreferendum baten egin nahi izateak. Harrigarriago da proiektu horren aldekoen eta kontrakoen artean erreferenduma ukatzen dutenak atzematea.

Benetako demokrazia maite duen estatu batean poza baino ez luke ekarri beharko gobernuak erreferendum baten egin nahi izateak. Erreferendumaren aurkakoek gobernuaren jarrera ahul bat ikusten dute; beste herritar andana batek dionez, ez luke erreferendum horrek ezer eraginen, gauzak dauden bezala geratuko litezkeela.


Herria eta harriak

Euren ikurrak badituzte munduko herri guztiek eta askotan harriek dute eragin handi bat herri bakoitzaren historian.

Herria eraikitzen duten harriez gainera, badira herriari oztoporik ematen dioten harri koskorrik ere. Harri horiek ez dira gure kirolzaleek plazetan miresten dituztenak, baizik-eta Paris eta Madrileko gobernuek aspalditik Euskal Herriaren akorralatzeko erabilitakoak,


« Cedant arma togae »

"Makur bitez armak togaren aurrean". Halaxe euskaratu daiteke latinez Ciceronek bere olerki famatu baten hasieran idatzi zuena, Erromako kontsula izan zelako denboraldia laudatu nahirik. Gure denboretan bi kasu horietan aplika daiteke Ciceronena.

Bata, borroka armatua utzi duten eta bide politikoan eta demokratikoan sartu diren iraultzaileei buruz. Bestea, diktatura militarrak bukatu ondoren estatuko herri(ar)entzat askatasun gehiago emateari buruz.


Baiona-Garazi trena, elkargo barneko metroa?

Uda bukatzen ari zaigula etortzen zaizkigu berri on batzuk, bai politikan, baita beste arazoetan ere.

Politikari dagokionez, Nafarroako aldaketak eta Kataluniako "Diada" aipa ditzadan, baina zuzenean politikari loturik ez zaizkion bi berri on gehituko ditut gaurko honetan. Mendebaldeko Auñamendietako garraio sareari dagozkio, eta Abiadura Handiko trenenak dituen oihartzunik naski ez dute.


Euskal Herriko autobidearen zabaltzeaz

Duela berrogei eta bost urte Euskal Herriko bazterrak inarrosi zituen autobideari buruz, 2004-garren urtean zenbait lerro idatzi nituen arren, gauza zehatzago gehitu nahi nituzke gaurko lerro hauetan.

Azken Enbata.info alean Anne Marie Bordes andreak idatzi artikuluak eta erakutsitako bideoak gaurkoa idazteko asmoa eman didate.


Euskararen berreskurapena, denen onetan da

Bukatu zaizkigu aurtengo San Ferminak. Euskal Herriko irrati kateetan adierazi denez, aspalditik lasaienak izan dira aurtengoak.

Bestaren bukaeran,"Pobre de mi" egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako. Ikerlari batzuek adierazi dutenez, oso kezkagarriak izan dira txistu horiek, jende gazteengandik etorri zirelako. Denek ulertu behar dute euskararen berreskurapena ez doala nehoren kontra.


Frantzia eta arabiera

Irain asko jasan behar izan dituzte joan den astean Korsikako bi maisuk, haien eskolako bestan ikasleei John Lennon zenaren kantu bat arabieraz abestu arazi nahi ziotelako; arabieraz gainera, korsikeraz, frantsesez, alemaneraz eta espainieraz abestuko zuten bakeari buruzko kantu famatu hori.

Gaur munduan dauden liskarrak direla-eta, ez baita gauza txarra hizkuntza askoz bakeari buruz kantatu nahi izatea. Ekintza hori baikor izan arren, hura baliatu zuketen batzuek Korsikako abertzaletasuna zikintzeko, arrazakeria eta herri minorizatuen abertzaletasuna zaku txar berean jartzeko.


FN-Podemos-Syriza

Hiru alderdi hauen igoerak azken denbora hauetan politikarien arreta piztu dute, bereziki Europan.

Ikerlari askok populistatzat jotzen dituztelarik, beste batzuk ohiko alderdien egonkortasuna, sinesgarritasuna eta beharbada existentzia zalantzan ezarriko dituztela pentsatzen dute.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video