Gernikako Arbola Urretxun
Urretxu gipuzkoar herriak Iparragirre seme kuttuna ohoratuko du azaroaren 26an: zehazkiago horren kanturik ezagunena ospatuko du, Gernikako Arbola. Duela 170 urte lehen aldiz jendaurrean kantatu zuen, eta urteburu hori zinez egokia da euskaldunen himno nazionala dugula oroitzeko.
Gure aitzinekoek holakotzat hartu zuten berehala mugaren bi aldeetarik, eta ordu litzateke Euskal Herriko hiru eskualde ofizialek maila horretan onar dezaten. (...)