Abiadura ttipiko herriak (ATH)

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Iduri luke XXI. mendean bizi eta biziko den gizarteak, gizadiak guttitan ezagutu dituen erronkak edo problematikak bere aintzinean dituela.
Badu aspaldi dena lotua dela gure munduan bainan are gehiago heldu diren hamarkadetan mundializazioaren baitan garatzen diren biziaren elementuak. (...)

Euskara: batzen eta libratzen gaituena

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - EH Bildu koalizioak duela urte batzu antolatu zuen ekitaldi batean, Amets Arzallusek hitz liluragarriak adierazi zituen identitateaz zuen ikuspunduaz. Hasi zen erranez politikak ez bazuen bermatzen liberazio kulturala, berdin kulturak liberazio politikoa segurtatzen edo bultzatzen ahal zuela. Horren haritik eta gaurko Euskal Herriaren errealitatea kontutan hartuz, galderak pausatzen ahal dira euskararen lekuaz edo funtzioaz abertzaletasunaren bidean edo burujabetzaren bidean.
Zendako euskara ez da bilakatzen burujabetza prozesuan bide orri bat eta gure herria eraikitzeko bizkar hezurra? (...)

El camin es la libertat…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bai bixtan dena, aipatuko digute abstentzioa; omen abertzaleak militanteak direla beraz joaten dira bozkatzera, besteak baino gehiago. Behar ginituzke ikerketa edo inkesta zehatz batzu hori frogatzeko bainan badakigu ere abertzale bozkatzen dutenen artean, jende arruntak badirela, dudatzen dutenak, gure proposamena edo munduaren ikuspegia duela gutti deskubritzen dutenak eta beraz abstenitzen direnak ere.
Abstenzio egoera horretan, EHBai-k lehen itzulian 3000 boz irabazi ditu azken 2015eko departamenduko hauteskundeekin konparatuz; horrek frogatzen du ere aintzinamendu handiak egiten ditugula. (…)