Archives de l’auteur : Teukzomen Klixka


Bertso berriak kafeari

Edari bero eta iluna gure tripetan barrena, 10 mendeko Historia du Etiopian hasi zuena. Transformazione prozesu luze, torrrefakzio sistema, Tropikoetatik lur hotzetara jiten zaukun ekoizpena.

Etengabeko erritmo bizi geldiezinaren preso, Atxikitzeko edan behar dira egunero 5 Expresso. Kontra izanki halare ezin genioke erran “Paso!” Arma ona da gau ilunean idazteko 3 bertso!


Lana

Antolatu, erabaki, bildu, lankideekin mintza, erakatsi, erakutsi, nun eman zifra, nun hitza.

Lan egin, jan ta lo egin, hau da mortalen bizitza. Maiz zaila da ikustea, ez da argia berdintza, nun fini den lana ta nun hasten den esklabugintza.


Hegazkina har!

"Airekoa edo hegazkina mende huntako bidaietan, Gauza normala eta arrunta bilakatu da denetan. Flight 24 gunean, Ta edozien unean, ikus daiteke zenbat hegazkin baden gure zeruetan."

"Frankfurt, Miarritze, Calcutta, Hong Kong, Los Angeles, Ouagadougou... Zunbait orenez planeta bera baina hamainaka mundu. Behin batian Loiolan, Bihar berdin Angolan, Ez belarri ta ez buru, Distantziek zer balio duten denek ahantzia dugu."


Noiz hasten da urte berria ?

Urte berria noiz hasten ote ? Abenduaren bukaeran ? Elizetako ezkil handien hamabigarren kolpean ? Urtats aiparuz bixkotxa janik, xanpainaren edatean ? Piriniotako azken hartz arreak iratzartzen direnean ? Edo bolantak ta kaxkarrotak herri plazarat jaustean ?

2 x 2 = 4, beti hola da, batura matematiko.Atomo guziak Bing Bangen sortu eta hor dira betiko. Abenduaren 31an, urte berria hasiko ? Arnas berria, ta bizi poza, hor jiten direa ttanko ? Ez ote gira sobera zehatz ta sobera zientifiko ?


Alternatiba(k)

Baiona hilik ikusi dugu Baionako bestetatik /Miliun bat gazte xuri-gorritxuz hiria ito zenetik/Ze desafio, ze parioa eramana duen Bizi!-k/Nork uste zuen Baiona ttipia berdez jantzi zitekeenik?

Azam, Kempf, Lemaire, Nicholson, Hessel, aditu handiendako,/Experientzi, joko ta sormen haur ta ez hain haurrendako/Baserri mozkin merkatua ta pintxoak muttur finendako,/Alternatiba : 2-102 urte artekoendako!


Egizue besta, egizue!

Iruñatik joan Baionaraino, ta Akizeraino kantan / Xuri gorria ta zezenketa guziendako programan /Herriz aldatu, baina giroa berdina da guzietan / Turistak ikus daitezke galdez karrika zikin horietan / Hau zein herri da: Baiona, Iruña, Akize edo Mont-de-Marsan?

Uda guzian xuri gorritik sekulan ezin aparta / Milioika jende uniformetan urtero hobetuz marka / Ahal bezain usu, “horiak” edan, eta parekoa zanpa / Sos gehiagoren biltzeko orai herriek hau dute falta: / Nork sortuko du besteak aitzin “Rouge et Blanc Festayre®” sormarka?


Korsika edo Corsica

Internazionalismoa munduan da martxan / Ongi bizi liteke, baina ere jasan / Ipuin hunekin giten sartu kalabazan / Eta atera giten Korsikako plazan.

Bonjiurnu Ongi etorri, ta, trankil, ez, presa./Aiacciu eta gero, Monte Cintu ertza / Turistekin bai baina, bestenaz ez kexa, / Euskaldun ta korsikar, harreman errexa!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video