Ezker Abertzalea eta Gernikako Arbola
Euskal Herriko ehunka musikari eta kultura-eragilek Gernikako Arbola kantuaren lehen ahapaldia zazpi lurraldeetako ereserki nazional berriz izan dadin hartu duten ekimenaren aurrean, behean sinatzen dugunok, kargudun publikoak edo izandakoak, kultura eta gizarte aktibistak, preso ohiak, Ezker Abertzale osoko militanteak guziak, gure hurbileko erakundeei eta Euskal Herri osoari adierazi nahi diegu ekimen horrek gure babesa duela.
Ekimen hori txalotu nahi dugu; izan ere, hautsirik dagoen pitxerra berregiten saiatzen da (Monzonek erran zuen bezala), herrialdea egiten, batzen eta munduko herri guziek badutena hornitzen: elgarrekin kantatzeko eta askatasun gogoa adierazteko ereserki bat. Mende eta erdiz, Gernikako Arbola kantuak adierazi du nahi hori, batzuek foruen babesa ikusten baitzuten hor, bertze batzuek elkartasun internazionalista eta laikotasuna eta, azkenik, bertzek independentismoa.(...)