Euskarari bizi publikoan merezi duen tokia emateko Xarta

Euskal Konfederazioa - Uztailaren 15ean aurkeztu herriek beren eginbeharrekoak zintzoki betetzen zituzten bitartean (Xartako 35 engaiamendu bederen hautatuz eta Auzapezari Xarta izenpetzeko baimena emanez herriko kontseiluetan deliberoak hartuz), Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek Xartaren aurkezpena egiten segitu dugu, herriz herri.
Horrela, herri gehiago animatu eta gaur egun 45 dira Xarta izenpetzea onartu duten herriak! Euskara lau haizetara zabaltzeko abenduaren 3ko eguna berezia izanki, garrantzitsua iruditzen zitzaigun parada baliatzea oroitarazteko euskararen berreskuratze prozesuan lurralde kolektibitateek duten funtsezko rola eta, bistan dena, Xarta ofizialki izenpetzea erabaki duten 45 herri horien lana goraipatzeko! (...)

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua!

Bakegileak - Aieteko konferentziaren 10garren urtemugan, gatazkaren konponbidearen alde hartzen dugun engaiamendu berriaz haratago, dei zabala luzatzen dugu indarrak bil ditzagun etapa berri bati aurre egiteko. Frantziar gobernuaren inertziaren aurrean, eta PNATen karmintasunaren aitzinean, mobilizazio fase berri batera pasatzea erabaki dugu, ekintza indartsuago eta determinatuagoekin. Fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean.
2022ko urtarrilaren 8an Baionan antolatzen dugun manifestaldia, fase berriaren abiapuntua izanen da nahi duten guztientzat, aktiboki izen emateko parada izanen da. Urtarrilaren 8ko mobilizazioa Baionako hiru toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Zutabe moduan Baionako karrikak zeharkatuko ditugu berantago komunikatuko dugun toki batean bukatzeko. Gaurdanik toki mailako dinamikak martxan jarriko ditugu eta eguberriko bakantzetan hitz ordu esberdinak antolatuak izanen dira.(...)

Amaren Sua

PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea - Abeduaren 3a den Euskarararen Nazioarteko Egunaren karietara - Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.
Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua. (...)

Enraciner la résistance

Hartzea Lopez Arana - Pas de doute, la manifestation du 20 novembre dernier à Baiona a été significative à plusieurs égards. Tout d’abord par son importance, signe d’un malaise grandissant concernant les personnes et les thématiques touchées.
Révélatrice aussi par son mode d’agencement et les voix qu’elle a faite résonner, point d’orgue ou de départ de futures mobilisations diverses. (...)

A quoi sert une langue ?

Michel Feltin-Palas - Si elle permet notamment de transmettre une information et de trouver un emploi, toute langue est aussi et avant tout un objet de culture et un moyen de penser différemment.
(...) toute langue est une richesse et toute standardisation culturelle une régression. (...)

8000 karrikan, lurra eta etxebizitzaren politiketan eragiteko

Logement-Etxebizitza Manifestaldiaren ko-antolatzaileak - 8000tik gora pertsona bildu dira azaroaren 20an larunbatez « Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ ! » lemapean egindako manifestazioan, Ipar Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza problematika salatu eta etxebizitza arloko politika anbizioso eta ausartak aldarrikatzeko.
Manifestazio honen jatorrian giren 32 eragileek, hitzordu hau hasiera gisa kokatzen dugu. Kari horretan, datozen egunetan, denei irekia izanen den lan esparru bat egituratzen hasiko gira. Gure helburua, lurra eta etxebizitzaren tokiko politiketan eragitea da, baina baita beharrezko lege aldaketak ere bultzatzea. (...)

Borroka da bidea

Oskar Bizkai Bidankoze eta Filipe Bidarte - Aieteko ekimenak sekulako esperantza piztu zuen Euskal Herrian. Bost pundutan bildua zen bideorria : 1- ETAk borroka armatua bazterrera utzi, 2- Bi gobernamenduak prozesuan sartu ETAk lehen pundua betetzen badu, 3- Elkarbizitza errextuko luketen urratsak emaitea bi aldetako biktimak ezagutuz ta lagunduz, 4- Arduradun politikoek aterabide politikoei bidea zabaltzea, 5- Batzorde bat sortzea bideorri horren obratzeko.
Bainan 10 urte hauetan urtetik urtera aldebakarreko urrats bakotxean, gero ta jende gehiago hasi da etsitzen. Zer bilakatu da nazioarteko pertsonalitate ezagunek babestu beharra zuten « bake prozesu » delako hori ? (...)

Vivre et se loger au pays

Jean-Luc Berho, Président du comité d'organisation des Entretiens d'Inxauseta - Les difficultés de logement sont telles au Pays Basque qu’une mobilisation s’organise à l’initiative d’associations et de citoyens qui formulent des propositions d’action et appellent à manifester.
Il serait illusoire de penser que seul l’établissement de constats et de propositions, aussi pertinentes soient-elles, permettrait de franchir les différentes étapes qui conduisent à la réalisation (projet de loi, arbitrage budgétaire…). La mobilisation de la société civile est nécessaire et manifestement le Pays Basque en a aujourd’hui urgemment besoin. (...)

EHLGren lana zuen emaitzarekin sustengatu!

EHLG - Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 80 000 euro eta eusko biltzea lortu zuen 2020an eraman duen dohaintza-deialdiaren kanpainarekin, horri esker, laborariekin lan egiten segitzeko ahala emanez, nahiz eta osasun-krisiak eta Lurrama ez egiteak zailtasunak sortu dituen. Partikularren diru ekarpena baliabide baliosa da EHLG-rentzat, ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten baidiote. Adibidez, etxaldeen transmisioari buruz laborariekin eramana den laguntza-lanaren kasua da.
Aurtengo dohaintza kanpaina abian da! Zuen sustengua ekar emaitza eginez klika pare baten bidez! (...)