Comprendre
«Lurra behin saldua, betiko galdua»
LURRAMA - Lurramaren ekipa arro da atzo Arbonan lurra elikatzailea defenditzeko 6000 pertsona baino gehiago bildu baitira. Goizeko 10etatik goiti jende ainitz hurbildu da Berroeta bidera. Leku hortan 120 egunez laborantza munduak lurraren inguruan dituen kezkak adierazi dira.
Iñaki Berhocoirigoin lehendakariak estrenan oroitarazi duen bezala, urtero 650 hektare desagertzen dira (SAFERen xifreen arabera) jendea elikatzeko sekulan baliatzen ahalko direnak. Horietan 250 hektare artifizializatuak dira, besteak edo sasitzen edo aisialdirako baliatuak. Lurrama eta EHLGko arduradunek, lurraren problematikan aterabide iraunkor bat plantan ezartzeko presa orroitarazi diete hautetsieri. (...)