Opinion
Komunitatea, nazioa, errepublika
Karmelo LANDA - Argia.eus-en - Euskal Herria bere osotasunean Errepublika libre eta demokratiko moduan antolatzea da herritar askoren nahia. Aurreko batean apuntatzen nuen berton, aurreko euskaldun belaunaldi bat indartsu saiatu dela nazio proiektu osatua diseinatzen, hainbat arlotan: izan oinarri etiko-filosofikoak edota teoria politikoa garatuz, izan hizkuntza eta kulturaren eremuetan plangintza bateratuak eskainiz, izan alderdi estetikoa bera etika sozialari elkarlotuz.
Arkitektoek ez dute huts egin, nioen orduan, baina etxegileok ez dugu asmatu. (...)