Komunitatea, nazioa, errepublika

https://eu.wikipedia.org/wiki/Karmelo_Landa
https://eu.wikipedia.org/wiki/Karmelo_Landa

Karmelo LANDA – Argia.eus-en

Euskal Herria bere osotasunean Errepublika libre eta demokratiko moduan antolatzea da herritar askoren nahia.  Aurreko batean apuntatzen nuen berton,  aurreko euskaldun belaunaldi bat indartsu saiatu dela nazio proiektu osatua diseinatzen, hainbat arlotan: izan oinarri etiko-filosofikoak edota teoria politikoa garatuz, izan hizkuntza eta kulturaren eremuetan plangintza bateratuak eskainiz, izan alderdi estetikoa bera etika sozialari elkarlotuz. Arkitektoek ez dute huts egin, nioen orduan, baina etxegileok ez dugu asmatu.

Akatsak zuzendu eta naziogintzan modu egokian bideari berrekin nahian, ari gara orain nazio proiektuaren fundatzaileen lana berraztertzen;  Aresti eta Azurmendi, bakoitzaren ekarpenean zein bien arteko elkarlanean, kasurako. Horretan gabiltzala, agertu zaigu bidera Joseba Sarrionandia bera, eta Joxe Azurmendiren kontzeptu kutun bat gogorarazi: herritxikitasuna.

« Euskaldunon populu honek badu erabakitasunetik eta kemenetik nahikotxo. Eta ez dugu, hala ere, gailur egiten. Zeren gabezian gaude? »

Herritxikitasunaren kalteak aipatu dizkigu Sarrionandiak, tartean, ez garela gauza izan estrategia kulturaletan elkartu eta batera jokatzeko. Eta hari horri jarraiki, hasi naiz errepasatzen gure komunitate honen garapenean azken mende erdian (erreferentzia bat hartzearren) bizi izan ditugun mugarriak: egunotan gogoratzen dugun Burgosko auzia eta hark ekarri zigun guztia; euskara batuaren sormen-prozesua; Durangoko azoka edota Korrika zein AEK; aspaldiko borroka antinuklearra eta euskal kostalde nuklearraren aurkako herri mugimendu garailea; Jakin, ARGIA eta Euskaldunon Egunkaria erditu zituzten herri-oldarraldiak; preso politikoen aldeko mugimendu zibilaren kateatze luzea; mugimendu feministaren olde indartsua; sindikatu abertzaleen ekinaldia edota kultur eremuetako sortzaile eta langileen emankortasuna pandemia/sindemia guztien gainetik; Euskaraldia… Eta ondorioztatu egiten dut, euskaldunon populu honek baduela erabakitasunetik eta kemenetik nahikotxo. Eta ez dugu, hala ere, gailur egiten. Zeren gabezian gaude?

Azter ditzagun, bada, esfortzu kolektibo horren ondorioz erditu diren erakundeak. Aldi bateko indar hori guztia lorpen iraunkorra bilakatzeko balio behar duten tresnak, hain zuzen ere: Euskal Telebista publikoa, sortu zeneko helburuen bidetik  doa?  Legebiltzarrak eta gobernuak, benetan lortzen dute euskaldunon nahia lege bihurtu eta finko egitea?  Euskararen lege desberdinek, kasurako, ematen diote euskarari oinarri sendorik gizartean garatu ahal izateko? Zein da euskal eremuetan nagusitu den komunikazio-sistema?  Eta unibertsitateetan, lortu dugu Euskal Herria subjektu zein objektu nagusi izatea zientziaren, arteen, jakintzaren arloetan?

Jendarte oso konplexua da gaur eguneko hau; elkarbizitza demokratikoa, ez beste ezer,  izan behar da giltzarri,  bizi gaituen komunitate aniztun honetatik  nazio demokratikoa sortu ahal izateko. Ekonomia, nahitaez sozioekonomia izan behar duena, helburu horretara abiatu beharko dugu. Egin ditugun saioetan, kooperatibak, kutxak, industria ereduak… norabide horretan doaz orain?

Zer nazio mota nahi dugu? Zertarako nazioa? Sarrionandiak, Azurmendirekin elkarrizketa intelektualean, nazioa batez ere komunikazio espazioa dela diosku, eta komunikazio-komunitatearen definizioa dela  nazioaren beste edozein definizio baino funtzionalagoa. Hori onartzeko prest nago neu ere, komunikazio-komunitatearen ardatza, gaur egun ere, hizkuntza dela kontsideratzen badugu, eta presente dauden hizkuntzen ugalkortasuna gorabehera, gurean euskara dela territorio librea antolatzeko aukera bakarra. Euskal errepublika euskaldun aburuanitza.

UrteBerriOn
https://twitter.com/karmelolanda kondutik.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).