Opinion
Edouard Exilard, ELBko lur taldearentzat - Duela zonbait denbora, 20 hektarako etxalde bat saldu zela Akamarren entzun dugu. Usaian, laborantxako ontasunak saltzen direlarik, sindikatak eta tokian duen lur delegatuak abisatuak dira SAFERarenganik, idatzi baten bidez. Ondorioz preenpzioa egitea galdegiten ahal diogu SAFERari, prezioa goregia dela pentsatzen badugu, lurrak laborantxako balioaren galtzeko irriskuan balin badira, laborari ez den batek erosi nahi badu, lur ainitz dituen laborari bat balin bada eroslea, inguruan behar gehiago duten laborariak izanki, etab.
Akamarreko etxaldearen saltzeaz deus informaziorik ez dute ukan sindikatek alta sistematikoki hala delarik usaian.