Comprendre
Aurtengo maiatzaren lehena kari, Hego Euskal Herrian murrizketa eta austeritatea salatuak izan dira, sindikatu abertzaleek burujabetza ekonomikoaren premia azpimarratu dutelarik, eta, Iparraldean, besteak beste, Valls-en planari ez erraiteko, ia bi mila manifestari bildu dira Baionan.
Baionaz gain CGT, FO eta FSU sindikatuek, Hendaia eta Maulen mobilizatzerat deitua zuten, LAB-ek aldiz, Donibane Lohitzunen eta Maulen. Aurten ere Bizi! mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 270 pertsonek parte hartu dute ekonomiaren bertokiratzearen aldeko desfilean, Baionako karriketan gaindi iragan den jende lerro koloretsu eta animatuan.