Tartaro
Gure zerbitzari…
Izan dira azken denbora hauetan ere gertakari eskandalagarriak gure alderdian. Idikia ez zen zaldikia sakatu da egina prest saltzen diren plat batzuetan. Inkestak agerian eman du janariaren inguruan ahalgingarria den trafikua badela, erosleen errespetu mikorik gabe.
Haragiak bide izigarriak egiten ditu munduan, landua izanen den tokirat heldu aitzin; hainbeste itzuli nun arribatzean, lantegietan ez dakiten haragi hori zer den, etiketak histuak izanki, zenbakiak eta kodeak ez untsa ageri…gaixo inoxent batzu enganatuak izaiteraino… Hara ahalgerik gabe zerbitzatua izan zaikun teoria…