Opinion
Kanadako elebitasuna bagenu sikiera
Gorka Bereziartua (Argia.eus-etik) - Ausarkeria leporatuko didazue, urrunegi menturatzen ari naizela, han ez zaigula ezer galdu. Nik, hala ere, Axular, Oihenart eta Etxeberri Ziburukoa testigu, zera deklaratzen dut: aurten Euskararen Egunaren bueltako gauzarik inportanteena Ottawan (Kanada) gertatu dela.
Sinesten ez badidazue, jarrai nazazue hurrengo paragrafoan kontatzen hasiko naizen historia harrigarrian barrena –edo bestela, petting gabeko pin-pan-pun baten bila bazabiltzate, jo zuzenean azken paragrafora, baina gero ez kexatu burmuineko zimurretako frikzioengatik: bazenuten aukera leku berera guri-guri iristeko–. (...)