Hemengoentzat hemengoa !
Duela hamar urte lehen AMAPa sortu zen Baionako Polo Beyris auzoan baratzezain baten inguruan. Hamar urteren buruan, hogoitahamar bat AMAP* badira Ipar Euskal Herri huntan. 90 laborari eta 1.600 familia elgarretaratzen dira astero Atharratzetik hasi ta kostaldeko herrietaraino.
Iragan berri den AMAP-en biltzar nagusitik landa, hara zein diren AMAP-ek berretsi helburuak.