Lurrama, laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5 500m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere LURRAMA-n, ezaguna den giro onean!
Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik, aurtengo Lurramako lema «Klima: laborantza herrikoia hautatzen dut!» izanen da. Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adieraziko da.