Euskara ikusgarri egiteko garaia

Elkar argitaletxeko Peio D’Uhaltek euskararen eta euskal kulturaren ikusgarritasuna indartzeko beharra azpimarratzen digu.
Azaroaren 21eko manifestaldia hauspotzeko hiru arrazoi nagusi azpimarratzen ditu: euskaldunen indarra erakutsi, euskararen ko-ofizialtasuna aldarrikatu eta hizkuntza politika ausart eta eraginkorrak galdatu. (...)

EHZ, 30 ans de construction populaire

Depuis trente ans, Euskal Herria Zuzenean dépasse largement le cadre du festival musical ou de l’événement culturel.
Mêlant engagement, transmission, solidarité, autogestion, EHZ s’est imposé comme un espace où se construit une certaine manière de "faire peuple" au Pays Basque. (...)

La Passem

ARGIA.EUS - Aspe ibarreko Bedous herritik abiaturik, hamar egunez 2.110 kilometro korriturik, maiatzaren 9an Angelura heldu zen La Passem lasterkaldia. Besta ederra izan zen, jendetsua eta koloretsua, gaskoiera edota okzitaniera entzun ziren… Euskaldun frango ere agertu zen hizkuntzari eta ekimenari sustengua emateko.
Euskara, gaskoiera edota okzitaniera, borroka bera, ez bata bestearen kontra, alderantziz, batak bestea lagunduta eta lauzkatuta. (...)

Korapiloa askatzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Poza eta lotsa, aurpegiaren bi aldeak parekatu zaizkigu maiatzaren 25eko asteburuan. Bi alde, bi gai, eta, beraz, bi sentimendu kontraesankorrak piztu zaizkigu Euskal Herrian. Poza, ustekabean, Parisetik etorri zaigu. Borroka luzearen ondotik euskaltzale guziek gozatu ahal izan duten garaipen polit bat lortu dute. (...)
Urteetan askaezina zirudien euskarazko azterketen korapiloa askatzen hasia dela ematen duelarik, korapilo ilun bat agertu zaigu Bizkaiko Loiuko aireportutik. Beldurgarria, lotsagarria eta, bereziki kezkagarria eta larria egiten zaigun korapiloa da hau. Gazak jasaten duen blokeo egoera hausteko Sumud Global Flotilla izeneko misio zibil humanitarioa abiatu zen bertara. Israelek Flotillaren aurka jo, eta ehunez goiti atxilotutakoei abusuak eta tratu txarrak jasanarazi zizkien, haien artean lau Euskal Herritarri. (...)

Azterketak euskaraz, orain

Amaia Galantek eta Xantxo Ernagak oroitarazten digute "Azterketak Euskaraz" borrokak brebetan garaipenak ekarri zituela, baina Frantziako Estatuak oztopo berriak ezartzen segitzen duela.
Ikasle, guraso eta irakasleek mobilizazio eta desobedientziaren bidea berriz hartu dute. (...)

Lan-mundua, giltza nagusia

Bai Euskarari Elkarteak lan-munduaren euskalduntzea du ardatz, transmisio-kate osoa aktibatuz. Aitzinapausuak nabariak badira ere… inertziak handiak dira oraino.
Azaroaren 21eko Euskalgintzaren manifestaldian, eskubideak aldarrikatzera eta sektore guzien indarra erakustera deitzen du elkarteak. (...)