Batasun harrigarria Lurralde Elkargoaren alde
Zenbait jakobino porrokatu kenduta, Ipar Euskal Herriko politikarentzat ez zen bideragarria kontrako jarreran tematzea. Departamenduaren aldeko iritzia zinez zabaldua zen Ipar Euskal Herrian, eta hori begi bistan zeukaten. Gainera, ikusiz hainbat hauteskundetako giltza abertzaleek dutela, politikari anitzi komeni zitzaien jarrera ireki hori hartzea.
Euskal departamenduaren (orain Lurralde Kolektibitatearen) aldeko adostasun zabal hori etorri da, azken hogei urteetan, tendentzia politiko guztietako eta sektore politiko, kultural eta sozioekonomikoko jendea elkarrekin lan egiten aritu delako.