100en deialdia: Vivre et se loger au pays ! Espekulazioari ez!
Azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian etxebizitza duina atxematea eta bizi izatea desafio handia bilakatu da gero eta jende gehiagorentzat, are handiagoa zailtasun bereziak dituztenentzat.
Ipar Euskal Herrian tokiko hautetsiei politika ausarta eta berehalakoa plantan ezarri dezaten galdegiteko tenorea dugu, hemen bizi eta lan egin nahi duten guziek horretarako posibilitatea izan dezaten. Herrian bizitzen segi ahal izateko denak mobilizatu behar gira, hemen eta orain! “Etxebizitza eskubidea denetzat”, hitzordua manifa handian, azaroaren 20an, 15:00etan, Baionan! (...)