Euskaldun musulmanak

Kulturen arteko gerla bati buruz ari ote zaigu mundu hau? Agian ez! Elkarrekin, edo bederen elkarren ondoan bizitzen ahal ote gara giristinoak eta musulmanak? Uste dut baietz, ezen lehenago gertatu da bakean bizi izan zirela batzuk eta besteak, eta gainera juduak ere horiekin, Ipar Afrikan, Asian eta Europan. Etsenplutako Andaluzia aipatzen da maiz, eta bereziki Granada hiria, arrazoi osoz.
Baina zenbat euskaldunek badakite gisa berean antolatzen zirela gureganik anitzez hurbilago, Tutera hirian, Nafarroako Erriberan, Ebro ibaiaren bazterretan? (...)

EHZ: Gazteak euskal kultura bizitzera eraman

BIDEOA - Cassin lizeoko Leheneko eta Terminaleko ikasleek EHZ festibaleko laguntzaileek antolatutako tailer batean parte hartzeko parada ukan dute. Jokoen bidez, ikasleek haien euskal kultura ebaluatu dute eta haien ezagutzak indartu dituzte.
Bukaeran, EHZ festibalari buruz informazioak bildu dituzte eta hainbat ikasleri honelako ekitaldi kolektibo eta kultural batean parte hartzeko nahia sortu zaie. (...)

Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko.
Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin dezaketen guztiaren garrantzia eta azken hauen botere eraldatzailea azpimarratzen ditu Eneko Gorrik, neurri konkretuak proposatuz. (...)

Oztibarreko libertimendua plazatik mundura

BIDEOA - Oztibartarrek urteko azken libertimendua aurkeztu dute Bunuzeko plazan martxoaren 16an.
Sei neskek zirtzilen jantziak hartu eta herriko ekitaldi garrantzitsua prestatu dute Bunuztar Xoriak dantza taldearekin, musikariekin eta bertsolariekin aurkezteko. Herritar asko hurbildu dira hitzordu ezinbesteko horretan parte hartzeko. (...)

Euskara: makila guztien zahagia

PATXI SAEZ BELOKI, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea - Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko hitzaldi batean esan berri duenez, euskarazko gure hezkuntza-eredua «oso mugatzaile garrantzitsua» da atzerriko profesionalak erakartzeko, alegia, euskarazko hezkuntza oztopo dela atzerriko talentua hona ekartzeko. Gurera aldi baterako datorren jendearentzat, ingelesezko hezkuntza «eskuragarri» izatea ere eskatu du. (...)

Eusko Eguna : une édition 2025 exceptionnelle !

Eusko Eguna fête la monnaie locale samedi 12 avril à Espelette ! Rendez-vous de 10h à 05h pour une grande fête populaire ! Au programme : marché fermier et artisanal, vide dressing, conférence, "escape street", brunch paysan, spectacle de danse, mutxiko, concerts, etc.
Tout l’événement est gratuit en accès libre, seuls les concerts du soir sont payants. (...)