Ez adiorik, Garro arte!
12 000 festibalari, 600 pasa laguntzaile, gau eta egun giro eta alternatiba ezberdinen gozatzeko parada, etab. Festibalaren arrakastaren ezaugarri hauek eta Lekondarrekin eramana izan den ia urte bateko elkarlanak baikor uzten ditu EHZren antolatzaileak "Garro arte!" erranez agurtzen direlarik!
"Giro onaz biziki kontent gira, gauzatze ederra izan da! Antolatzaileen artean izpiritu ona izan da! EHZkoek izigarriko lana egin dute : eredu ederra erakutsi dute gazeteek elkarlan eta auzolan arloan!" (Lucien Betbeder, Lekorneko auzapeza)