Opinion
Euskaltzale faltsuak
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ez du balio prentsaurrekoetan, hauteskunde kanpainetan, manifestazioetan edo ekitaldi politikoetan agertzea euskararen alde, gero, bere herriko bestetan frantses hutsez mintzatu behar bada.
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea politikoki zuzena bihurtu da, gehienak horren alde daude, itxura guztien arabera. Erraza da Frantziari eskatzea, badakigunean ez digula emanen; ez da aski Frantzia gaiztoa dela salatzea, hori egiteak bakarrik ez dituelako ezabatzen gutariko bakoitzaren ardurak. Euskarari guhaurrek eman behar diogu balioa, zor zaion lekua eginez.